Nafarroak garai gogorrak bizi ditu, gora-beheratsuak, herritarren gehiengo batek iraungitze data duen eredu honi bizkar emanda bizi delarik.

Etengabean burutzen ari den politikagintzaren deslegitimazioa eskuina eroso sentiarazten du. Horregatik, EHBildutik 180ºtako norabide aldaketa planteatzen du. Jendarteak boterea hartzea politika egiteko eredu berri bat eraikitze asmoz.

Zintzotasuna, publikotasunaren aldeko konpromisoa eta parte hartzea, aspaldiko errezeta, UPNk inoiz aplikatu ez duena ordea.

Honengatik guztiagatik eta aipatu ardurari jarraiki Yolanda Barzinaren eta UPNko gobernuaren kontrako zentsura mozio bat aurkeztea erabaki dugu. Helburu bakarra du: herritarrei hitza ematea, horretarako hauteskundeak deituz (ezarrita dauden denbora legalei erreparatuta).

Guk aurkezten dugu zentsura mozioa baina gainontzeko alderdi politikoekin partekatua izatea nahi dugu, hala nola ahalik eta babes sozial handiena lortu ere. Ekimen hau ez da gurea, Nafarroako errealitatean aldaketa sakonak izateko lanean dihardugun eragile sozial, sindikal, politiko eta herritar guztiena baizik.

Aro ilun bati amaiera ematea gura dugu. Beste modu batean politika eginen den aroari ateak parez pare irekitzea da gure zerumuga, herritarrak erabakien oinarrizko subjektu izan daitezen. Jakin badakigu helburu hori eskuratzeko denak beharrezkoak garela. Gu eskura ditugun indar guztiekin jardungo gara Nafarroan aldaketaren aldeko esparrua indartzen joateko.

Datozen egunotan eragile sozial eta sindikalekin biltzen saiatuko gara, bai eta herritarrekin ere, lerro hauen bidez azaldu dizuguna era sakonagoan partekatu eta ekarpenak jasotzeko.

Zentzu berean hitzaldiak burutuko ditugu hainbat herritan, lehena Iruñean astelehenean burutuko dena da: arratsaldeko 7etan Caldereriako udal aretoan eginen dena.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.