Juan Carlos Longás hautagai duen zentsura mozioaren eztabaida ematen ari dira gaur Nafarroako Parlamentuan.

Hona hemen Bakartxo Ruizek mozioa babesteko eginiko hitzartzea:



Juan Carlos Longás:



Maiorga Ramirez:

[youtube]oaNSmhLxJ6I[/yutube]

Txentxo Jimenez:



Bakartxo Ruizek esandakoaren textua:

Esta es la primera moción de censura que se presenta en este Parlamento contra un presidente del Gobierno, en este caso, presidenta.

Y es un orgullo defenderla, porque la moción de censura que presentamos Bildu-Nafarroa y Aralar-Nabai es necesaria. Es necesaria porque responde al hartazgo que existe en la sociedad Navarra ante la nefasta situación que ha creado el Gobierno de UPN. Una situación nefasta, que ha traído graves consecuencias.

Una moción de censura en la que proponemos a Juan Carlos Longás como candidato. El candidato idóneo, como parlamentario independiente dentro del grupo Aralar-Nabai, ya que refleja el sentido abierto de esta iniciativa.

Una moción de censura que va a contar con el apoyo anunciado de otros grupos y, al mismo tiempo, y sobre todo, que tiene el apoyo de la mayoría de la sociedad navarra que está harta y ha exigido en numerosas ocasiones la dimisión de Yolanda Barcina y que se dé la palabra a la sociedad convocando elecciones.

Presentar esta moción de censura es una cuestión, en primer lugar, de dignidad y responsabilidad democrática. Pasamos de las palabras a los hechos; de pedir su dimisión, a lo que usted se niega, a posibilitar la misma. Mediante el único instrumento efectivo del que disponemos en el Parlamento.

Zentsura mozioa aurkeztea ongi pentsatutako erabakia da. Erabaki ausarta da, bai, baina erabat logikoa eta justifikagarria ere bai. Zenbat arrazoi ditugun zentsura mozioa aurkezteko? Zerrenda amaiezina da. Arrazoiak asko eta askotarikoak dira.

Nagusiki, egoera ekonomikoari aurre egiteko erakutsitako ezintasuna eta ezgaitasuna. Eta, horrekin batera, demokrazia aintzat ez hartzea. Parlamentuak eta jendarteak eskatzen duenari muzin egitea. Eta azken tanta: inguruan dugun iruzur usaina.

Ia bi urte egin ditu gobernu honek. Bi urte hauetan adierazle ekonomikoek agerian utzi dute UPNren Gobernuaren porrota: murrizketak, langabezia tasa, pobrezia adierazleak... Baina zenbakietatik haratago, pertsonak daude. Langabezian dauden pertsonak gero eta gehiago dira, ia 57.000 pertsona, Nafarroako Gobernuaren ezgaitasunagatik.

Onartutako ehunka erregulazio espedienteen bidez, fabriketako langileak kaleratu dituzue. Sukaldeko langileak kaleratu dituzue. Erizainak ari zarete kaleratzen. Irakasleak ari zarete kaleratzen. Garbiketako langileak ari zarete kaleratzen. Kolektibo ahulenak kaltetzen, azken batean. Eta honekin guztiarekin, pobreziaren feminizazioa areagotzen, etengabe.

Ze neurri hartu dituzu, Barcina presidentea, langabetuen kopurua murrizteko? Ze neurri hartu dituzu langabetuek pairatzen duten egoera larriari irtenbidea emateko? Ze neurri hartu dituzu benetan gaizki pasatzen ari diren pertsonei babesa emateko? Zein neurri hartu dituzu emakumeen aukera berdintasuna bermatzeko?

Nik esanen dizut. Politika sozialak eta zerbitzu sozialak murriztu. Ikusgarria, dependentziaren alorrean, berdintasun politiketan... Egoera larrian bizi diren pertsonei oztopoak eta trabak baino ez jartzea, bere bizitza duintasunez aurrera eraman ahal izateko.

Zuen politikaren baitan hartutako neurriek ondorio kaltegarriak, latzak dituzte. Eta hori aldez aurretik jakinda ere, neurriok hartu dituzue. Berariaz hartu dituzue. Izan ere, neurri hauen atzean zuen erabaki politikoak daude. Krisi ekonomikoaren aitzakiapean hartutako erabaki politikoak. Eta horrekin, nafar gehienon bizi kalitatea kaltetu duzue larriki. Baina hori bazenekiten, badakizue. Halere, jarraitzen duzue esaten neurriok hartzea saihestezina dela, ez dagoela beste biderik. Eta jendartea erresignaziora kondenatu nahi duzue.

Kosta ahala kosta, defizitari eustea da lehentasuna. Eta horren baitan murrizketen politika latzari heldu diozue. Madrileko Gobernuarekin bat eginez, beharrezkoak diren zerbitzu publikoak murriztu dituzue. Hezkuntza publikoko sektore guztiek pairatu dituzte zuen politika murriztatzaileak; hasi haur-hezkuntzan eta bukatu unibertsitatean. Azkenean, hezkuntza pribatua bultzatzeko asmoz, hezkuntza publikoa kaltetzeari gogoz ekin diozue.

Eta zer esango dugu osasungintza publikoari buruz? Beti Nafarroako osasungintza publikoa eredugarria izan bada ere, orain zer gertatzen ari da? Gaixoekin, beraien senideekin, profesionalekin jolasten ari zaretela. Berdin izan zaizue osasungintza publikoaren profesionalen egoera kaltetzen baduzue. Herritarroi eskaintzen zaigun zerbitzua kaltetzen baduzue.

Osasungintza publikoaren kontra hartutako neurrion bidez denok kontra jartzea lortu duzue, gainera. Autoritarismoz eta inposizioz jokatu duzue. Eta ez da kasualitatea Vera kontseilaria 3 aldiz erreprobatu izana. Bere dimisioa ere eskatu izana.

Murrizketen baitan, gainera, osasungintzako hainbat zerbitzu pribatizatu duzue. Ondorioak begi-bistakoak dira. Ospitaletako sukaldeekin egin duzuena larria baino larriagoa da. Eskandalagarria da. UPNk eta Barcinak zuzentzen duzuen Gobernuak pertsonekiko duzuen arduragabekeriaren adibide ikusgarri bezain larria da.

Sukaldeen pribatizazioaren aferan ez ezik, beste arlo askotan ere zuen ardura eta erantzukizuna ezkutatu nahi izan dituzue, Madrilen hartzen diren erabakiak direlakoan. Madrilek agintzen du eta UPNk men egiten du, ondorioak kontuan hartu gabe. Baina, PPren politika ekonomikoaren bat zatozte, langileen eskubideak murriztearekin bat zatozte, pribatizazio politikekin bat zatozte.

Pero al mismo tiempo que el Gobierno de Barcina y UPN ha sido y es incapaz de hacer frente a esta situación económica y sigue arruinando cada vez más a la sociedad navarra, ustedes no han tenido ningún problema para seguir con sus obras faraónicas e inútiles.

Un derroche de dinero que, aunque lo hayan hecho siempre, no se justifica de ninguna manera. Y mucho menos ahora donde la gran carga está cayendo en los hombros de la mayoría de la sociedad. Ese es el modelo social y económico de UPN. No centrado en las personas, sino en el clientelismo, en el desarrollismo exacerbado y en la especulación.

Y cómo no hablar de Caja Navarra. El ejemplo paradigmático de la manera de gestionar de UPN. Cuando toda la sociedad ha visto y ha padecido cómo han dilapidado la Caja de Ahorros de Navarra, ustedes siguen diciendo que era un proceso inevitable. Y ni tan mal, dicen. Pero la realidad, y la consecuencia más nefasta de todo este proceso escandaloso, es que han hecho desaparecer el instrumento financiero más importante que ha tenido Navarra para su desarrollo en los últimos 100 años. Y cuando más falta hace, para impulsar la actividad de autónomos, de Pymes. Se les llena la boca hablando de emprendimiento, y ustedes les han negado una de las vías fundamentales de financiación.

¿Y qué responsabilidad tienen ustedes en este proceso? Toda la responsabilidad. Ustedes, en teoría, cobraban por mejorar, impulsar, dinamizar la Caja de Ahorros de Navarra. Por mantenerla a flote, en definitiva. Pero el resultado no ha podido ser peor. Se han cargado la CAN.

Es imposible hablar de la CAN sin hablar de las dietas, sin hablar de los sobresueldos que altos cargos de UPN como el expresidente del Gobierno de Navarra, Miguel Sanz, el exconsejero de economía, Alvaro Miranda, el actual alcalde de Iruñea, Enrique Maya y la misma presidenta del Gobierno de Navarra, Yolanda Barcina han estado cobrando por pertenecer a una junta fantasma. Una junta fantasma compuesta por la ya conocida "banda de los cuatro". Vaya cuadrilla.

Cuando todavía no se nos han olvidado los nombres de Urralburu o de Roldan, vemos como las sospechas de corrupción no han desaparecido de la política navarra. Han utilizado sus cargos públicos para su lucro personal. Creando un sistema de reuniones y de cobro de dietas exclusivamente ideado para el beneficio propio. Yo me lo guiso, yo me lo como. Y se atreven a decir que todo era por Navarra. Un insulto a la inteligencia y a la sociedad navarra.

Mientras pedían sacrificios a la ciudadanía, esa misma ciudadanía se ha enterado gracias a la prensa y a iniciativas populares de este grave escándalo. De que ustedes se auto-convocaban a reuniones dobles o triples, con suculentas dietas, para no tomar decisiones, o dejar que otros las tomaran. Y es ahora cuando mejor se entiende el empecinamiento de UPN y PSN de rechazar sistemáticamente una comisión de investigación. Tenían y tienen ustedes mucho que ocultar.

Señora Barcina, es lamentable que tres de esos altos cargos de UPN estén imputados por corrupción y sigan contando con el apoyo de su partido. Es muy grave que el Alcalde de Iruñea siga en su cargo estando imputado por corrupción. Y es inaceptable que usted, señora Barcina, siga aferrándose al poder, al sillón, entre otras cosas para no perder su condición de aforada. Para no ser imputada. Sí, para no ser imputada. Dígalo.

Bi urte bete gabe du zuen Gobernuak eta, dagoeneko, konfiantza mozioa aurkez zenezan premiatu zintugun; zure dimisioa eskatu genizun, eta kontseilari batzuen jarduera ere gaitzetsi ditugu. Hau marka! Hala ere temati jarraitzen duzue, dimisioaren eskaera zabal honi kasu egin gabe.

Parlamentu honek eskatu zizun konfiantza mozioa aurkezteko, baina jaramonik ez. Parlamentu honek ere zure dimisioa eskatu du; baina jaramonik ez. Kalean gobernuaren dimisioa eta hauteskundeak deitzeko deia gero eta zabalagoa bada ere, jaramonik ez. Nola edo hala Gobernuan jarraitu nahi duzu, aulkiari ongi helduta.

Ongi helduta eta Parlamentuan hartzen ditugun erabakiak aintzat hartu gabe. Parlamentu honen gehiengoaren erabakiak errespetatu gabe. Adibideak? Kopagoaren legea, funtzionarioen 14. soldata bermatuko zuen legea, abortorako eskubidea osasungintza publikoan ez bermatzea, etabar, etabar... UPNren ustez, demokrazia da zuek nahi duzuena besteok egin dezagun. Eta horrek izen asko ditu, baina hori ez da demokrazia.

Zoritxarrez, ohituegi zaudete agintzen. Zuen erabakiak nola edo hala ezartzen, zuen borondatea ezartzen. Eta ezarpen politika honi "nahikoa da" esan dio nafar jendarteak. Eta, geuk ere, "nahikoa da" esaten diogu.
Eta azkenean, azken 30 urteotan ereindako haziaren uzta jasotzen ari zarete. Arrazoi hauengatik guztiengatik aurkeztu dugu zentsura mozioa. Zuek sortutako egoera larri honek bukatu behar duelako. Hitzetatik ekintzetara pasa behar delako. Ezin garelako besoak gurutzatuta geratu. Erresignaziora kondenatu nahi gaituzuen honetan, geuk ez dugulako amore emango.

Arduraz eta erantzukizunez jokatu dugu zentsura mozioa aurkeztuz. Nafarroako jendartearekiko dugun ardurak bultzatu gaitu urrats hau ematera. Jendarteak ere ez duelako amore ematen.

Jakin, badakizue, ekimen honek aurrera ez egitekotan, lanean jarraituko dugula Nafarroan aro berri bat irekitzeko asmoz. Eta hori da, benetan, zuen kezka nagusia. Izan ere, badakigu, eta zuek ere badakizue, gaur ez dela ezer amaituko. Aitzitik, badakizue gehiengo berriak sendotzen jarraituko dugula. Amore eman gabe. Gu ez gaude ohituta erresignazioan bizitzen. Eta ez gaude prest Nafarroako jendarteari erresignazioz bizi dadin eskatzeko.

Nafar jendarteak Gobernu honen zigorra ez jasateko eskubidea duelako. Nafarroako jendarteak beste egoera batean bizi ahal izatea merezi duelako, eta horretarako eskubidea duelako. Eta aldaketa politiko sakona behar duelako. Eta ez izan zalantzarik guk hori lehenbailehen gauza dadin lanean tinko segituko dugula.

 

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.