EH Bildu bat dator maiatzaren 9rako hezkuntza eragileek LOMCEren aurka deitu dituzten mobilizazioekin. Izan ere, lege honen bidez PPk bere ideologia eskuindarra, atzerakoia, doktrinatzailea eta zentralizatzailea ezarri nahi du.

Hezkuntzan murrizketa latzak egiten ari diren bitartean, sistemaren kalitatea hobetzeko aitzakiaz aurkeztu dute proiektu honen beharra. Baina, inbertitu gabe, ikastetxeak eta irakasleak itoz, eta irizpide ekonomizistetan oinarrituz, ez dago kalitatea hobetzerik. Are gutxiago, kalitatea neurtzeko irizpidea ikasleen eta ikastetxeen emaitzen arabera planteatzen dutenean, eta ez hezkuntzari esleitutako baliabideetan.

Bestalde, lege hau Nafarroako jendartearen errealitatetik eta beharretatik erabat urrun dagoela salatu behar dugu. Helburu zentralizatzailea eta uniformatzailea du, zalantzarik gabe. Beste behin, Nafarroak hezkuntzan dituen eskumenak zapaltzen ditu, curriculumaren gaineko erabateko kontrola izan nahi du eta izaera pribatizatzaile eta doktrinatzailea bultzatzen du, eta ikastetxe zein irakasleen autonomia erabat murrizten du.

 

Horretaz gain, geure hizkuntzarekiko eta murgiltze ereduarekiko eraso zuzen eta larria da. Eleaniztasuna bultzatzeko itxurapean, gazteleraren irakaskuntza bermatzeko eta hizkuntza gutxituei tokia murrizteko beste helbururik ez du. Euskara hirugarren mailako hizkuntza izanen da ingelesa eta gaztelerarekin alderatuta, horiek enborreko irakasgai izango baitira, euskara ez bezala. Ildo horretatik, euskara etapa bukaeretako froga edo errebalida horietan ebaluagarria ere ez da izanen.

Beraz, EH Bilduren ustez, arrazoi sendoak daude PPren egitasmo honen aurrean tinko erantzuteko eta hezkuntza sistema propioaren alde kalera ateratzeko. Honengatik, bihar deitutako mobilizazioak babesten ditu EH Bilduk.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.