Iragarri genuen bezala, gaur hasten da Nafarroan Aldaketarako eztabaida eta mahai-inguru astea. Lehenengo zita gaur arratsaldean bertan, Tuteran, enpleguari buruz hitz egiteko.

EH Bilduk lan duinaren sorrera eta mantenua bermatuko duten neurrien garapena premiazkoa hausnartzen du:

a) Lanaren banaketa, lanaldien murrizketa eta aparteko lanorduen ezabapena

b) Lan harremanak eta gizarte babesa bermatzeko berezko eremua sortu, Madrildik inposatzen dituzten eta enplegua desegiten duten erreforma eta legeei aurre egiteko neurri gisa.

c) Ekonomia sozial eta kooperatiboa bultzatu eta babestu, baita produkzio-kontsumo sare zuzenak eta enpresa txikiak indartu ere.

d) Beheratutako zonaldeen dinamismoa berreskuratzeko enplegu plana, Nafarroako zonalde bakoitzaren garapenean oinarritua eta arlo publikotik eta tokiko gizarte eragileen lankidetzaren bitartez zuzenean kudeatutakoa.

e) Enplegu publikoaren defentsa, horretarako Administrazio publikoak jasandako murrizketa politikak etenez eta mailakako lehengoratzea bultzatuz.

Ekainaren 10ean, astelehenarekin, Tuterako Larrua Centro Cívicoan 19:30etan burutuko den mahai ingurura bertaratu, eztabaidan parte hartu eta iritzi trukaketa burutzeko gonbita luzatzen diegu herritarrei.

"Erribera: Nafarroako langabezi tasa altuena. Zer egin?" lelopean Sabino Cuadra, Igor Arroyo eta Ignazio Gilek hainbat gai izanen dituzte hizpide, Alizia Iribarren moderatzaile lanetan jardungo delarik:

  • Datuak aztertzen: Estatua, Hego Euskal Herria eta Erribera
  • Greba eta gero zer? Gutun soziala
  • Erribera: lehen sektorea eta enplegua

Interesa duen herritar orori bertaratzeko deia egiten diogu izan ditzakeen hausnarketa eta proposamenak gurekin partekatzeko. Aldaketa izanen bada, guztiok batera eginen dugulako izango da.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.