EH Bilduk Eztabaida Astearen baitan atzo Tuteran hasi zuen mahai inguru zikloak gaur Iruñerrian du hitzordua.

EH Bilduk eduki irmoetan sostengatuko den aldaketa politiko, sozial eta instituzional baten alde egiten du:

a) Inork gutxi uka lezake legealdi honetan egoera ekonomikoak, sozialak eta instituzionalak okerrera egin duela: erregimenaren ustelkeriaren arrastoa non nahi, langabeziaren eta pobreziaren igoera, langileen eskubideetan atzera urratsak, pribatizazioaren joeran sakondu, osasungintza eta zerbitzu sozialen prekarizazio konsziente eta sistematikoa...

b) Hortaz, Nafarroako pertsona ezkertiar, aurrerakoi eta abertzaleok aldaketaren aldeko nahia, kapitala, josi eta alternatiba adostua aurkeztu behar dugu. Eginkizun hori ematen dio EH Bilduk ezberdinen arteko akordio bati; egungo abaguneari aterabidea eman eta Nafarroako etorkizuna beste norabide batean kokatzea alegia.

c)Edukien gaineko ariketa ezinbestekoa da. Alternantzia hutsa ez delako aldaketa. Aldaketa herritarren, eragile sozial zein sindikalen eta eragile politiko ezberdinen arteko akordioetatik eraikiko dugu. Erregimenaren oinordeko izan nahi dutenetik ihesi, garai berriak ezkerreko norabidean sakonduz planteatzen ditugu.

Gaur, ekainaren 11an, asteartearekin, Iruñeako Planetarioan 19:30etan burutuko den mahai ingurura bertaratu, eztabaidan parte hartu eta iritzi trukaketa burutzeko gonbita luzatzen diegu herritarrei.

"Nafarroa: aldaketa nola, zertarako?" lelopean, Laura Mintegi, Maiorga Ramírez, Patxi Zabaleta eta Adolfo Araizek hainbat gai izanen dituzte hizpide, Bakartxo Ruiz moderatzaile lanetan jardungo delarik:

  • EH Bildu: Hego Euskal Herrian aldaketaren bermea
  • Zentsura mozioa eta geroko eskenatokia Nafarroan
  • Gehiengo berriak osatuz: I-E, Geroa Bai, PSNren papera
  • Ezberdinen arteko akordio baten nondik norakoak

Interesa duen herritar orori bertaratzeko deia egiten diogu izan ditzakeen hausnarketa eta proposamenak gurekin partekatzeko. Aldaketa izanen bada, guztiok batera eginen dugulako izango da.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.