Eztabaida astearen barnean aurrera jarraitzen du mahai inguru zikloak. Gaur Tafallan izango da.

EH Bilduk premiazkoak ez diren gaietan zorroztasunez jokatzea eskatzen du, azpiegitura handien atzeratzea lehenetsiz eta batzuen berehalakoan bertan behera utzi behar direla exijituz.

Nafar Gobernuak oinarrizko premiatan murrizketa etengabeak aplikatzen eta pribatizazioaren aldeko hautua etengabea egiten duen honetan, hainbat azpiegitura erraldoien inguruko hausnarketa burutu nahi dugu. Bakoitzaren "behar ofizialak", ingurugiroan duten eragin kaltegarria eta bertako populazioaren gaineko eragina aztertuz.

Gaur, Ekainak 12, Tafallako Kultur Etxean 19:30etan burutuko den mahai ingurura bertaratu, eztabaidan parte hartu eta iritzi trukaketa burutzeko gonbita luzatzen diegu herritarrei.

"Azpiegitura erraldoiak" lelopean, Iñaki Larrañeta, Enrike Miranda, Luis Iriarte eta XXXek hainbat gai izanen dituzte hizpide, Joxe Abaurrea moderatzaile lanetan jardungo delarik:

  • Frackinga
  • Goi Tentsioko lineak
  • AHT
  • Nafarroako ubidea

Interesa duen herritar orori bertaratzeko deia egiten diogu izan ditzakeen hausnarketa eta proposamenak gurekin partekatzeko. Aldaketa izanen bada, guztiok batera eginen dugulako izango da.

Honekin batera, igande honetan Nafarroako herri ezberdinetan Goi Tentsioko Lineen inguruan antolatu diren herri galdeketei gure babesa adierazi nahi diegu, bai eta azpiegitura honen aurka EH Bilduk duen jarrera helarazi ere.

Zentzu berean, galdeketetan adierazten den herritarren borondatea errespetatzeko exijentzia luzatzen diogu Nafarroako Gobernuari.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.