Eztabaidarako asteak aurrera darrai Nafarroan.  Hainbat mahai-inguru burutu dira dagoeneko, Tafallan, Tuteran eta Iruñean. Gaur osteguna, ekainak 13, bi mahai inguru antolatu ditugu gaurkotasunezko eta traszendentzia sozialeko gaiak landu asmoz.

Batetik udaletxeen errealitatearen inguruko azterketa egin nahi dugu, Espainiako zein Nafarroako Gobernuek udal entitateen biziraupena zaildu nahi duten garai hauetan.

 Lako, Juan Karlos Izagirre, Javier Ayesa eta Xabi Lasa hainbat gai izanen dituzte hizpide, Pepa Pagola moderatzaile lanetan jardungo delarik, 19:00etan Agoitzeko udaletxean:

- Udaletxeak: Estatu espainola eta Nafar Gobernuaren egitasmoa

- Politika egiteko eredu berri bat: parte hartzea, hurbiltasuna...

- Oposizio jarduerari traba etengabeak

- Mapala lokala: bi eredu kontrajarri

 

Bestetik elikadura burujabetzaren inguruko hausnarketa burutuko dugu, produkzio, banaketa eta kontsumo eredu berri batek lehenengo sektorea haize berritzeko baliagarri suerta daitekeela uste dugulako, hala nola ingurugiroa babestu eta kalitatezko elikagaien kontsumoa bermatzeko.

Kasu honetan eta Baztango Kultur Etxean (Arizkunenea), 19:30etan, Mikel Altzuart, Felix Ligos eta Tasio Erkiziaren eskutik, elikadura burujabetzaren baitan dauden gai ezberdinei helduko diegu, Maite Iturre moderatzaile lanetan jardungo delarik:

- Ekoizleen ikuspegia

- Kontsumo kooperatibak

- Zazpiak bat harreman sarea

Interesa duen herritar orori bertaratzeko deia egiten diogu izan ditzakeen hausnarketa eta proposamenak gurekin partekatzeko. Aldaketa izanen bada, guztiok batera eginen dugulako izango da.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.