Eztabaidarako asteak aurrera darrai Nafarroan.  Hainbat mahai-inguru burutu dira dagoeneko, Tafallan, Tuteran, Iruñean, Agoitzen eta Baztanen. Gaur ostirala, ekainak 14, Lizarraren txanda da.

EH Bilduk euskara Nafarroa osoko hizkuntza ofizial eta ondare kultural gisa onartzea eta gizartean eta instituzioetan bere presentzia eta normalizazioa indartzea proposatzen du. Euskara, Nafarren berezko hizkuntza gisa, ofiziala izanen da eremu osoan, hori bermatu eta babesten duten neurrien bidez:

a) Euskararen ofizialtasunean oinarrituko den lege baten garapena, norbanakoaren eta kolektiboen eskubideak aitortu eta bermatuko dituena.

b) Euskararen normalizazioaren eta belaunaldi berrien zein helduen mailakako euskalduntzearen bermea.

Bihar ostirala, ekainak 14, Lizarrako kultur etxean 20:00etan burutuko den mahai ingurura bertaratu, eztabaidan parte hartu eta iritzi trukaketa burutzeko gonbita luzatzen diegu herritarrei.

"Aldaketa politikoa eta euskara: hizkuntza eredu berri batentzako oinarriak" lelopean Elvira Lizeaga, Arantxa Asiain, Iñaki Lasa eta Nestor Estebanek hainbat gai izanen dituzte hizpide, Inma Zestau moderatzaile lanetan jardungo delarik:

Nafarroako errealitate instituzionala
Zonalde ez euskaldunean bizitzearen ondorioak
Hizkuntza politika berri eragingarria
Maila sozialean egin beharreko aldaketak

Interesa duen herritar orori bertaratzeko deia egiten diogu izan ditzakeen hausnarketa eta proposamenak gurekin partekatzeko. Aldaketa izanen bada, guztiok batera eginen dugulako izango da.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.