EH Bildu osatzen dugun gizon eta emakumeok hilabeteak daramatzagu lanean, Aldaketa Euria ekimenaren baitan, UPNren eredu politiko, ekonomiko eta sozial zaharkituaren alternatiba izango denaren edukiak garatzen. Horretarako, Nafarroako egoeraren diagnosi zehatza osatzen hasi ginen, denetariko eragile eta sindikatuekin partekatu genuena. Elkarrekin burututako lankidetza harreman horietatik ondorio bateratu bat atera dugu: "UPN eta bere politika egiteko azken hamarkadetako eredua agortuta daude".

 

Lau ardatz horien inguruan egituratu dugu lana, sektore zehatzak garatuz, hala osatu dugu gaur goitik behera aipatzea ezinezkoa den zirriborro sakon eta mardula.
Baina ekin diezaiogun orain, eztabaida prozesu honen balorazioa eta ondorioak azaleratzeari.

 

1. EZTABAIDA PROZESUAREN BUKAERA ARRAKASTATSUA:

1.1. Balorazioa:
-­ Gaur bukaera emango diogu "Nafarroaren etorkizunerako aldaketa euria" izeneko eztabaida prozesuari. Eta oso balorazio positiboa egiten dugu.
­‐ Azaroaren 17an publikoki abiapuntua eman genion "Aldaketa euria – Lluvia de ideas" prozesuari Nafarroan. Helburu zehatzak ezarri genizkion hasitako bideari:

  • Lehenik eta behin egoeraren analisi bateratu bat osatzea.
  • Bigarrenik, bizi genuen eta oraindik dugun egoera dramatikoari bukaera emateko epe laburrari begira premiazko neurriak adostea.
  • Eta hirugarrenik, motzera begirako soluzioak gainditu eta sozialki justua, aurreratua, irekia eta parte-­‐hartzailea izango den etorkizuneko Nafarroaren oinarriak finkatzea.

‐ Datuei erreparatuz, kuantitatiboki hauxek dira datuak:

  • Jardunaldi hauetan 114 pertsona batu gara.
  • Artikan burutu genituenetan ere 168 pertsona batu genituen.
  • Eztabaida honetan 607 pertsonek hartu dute parte beraz orotara. o Eztabaida eskualdeka eta gaika antolatu dugu.
  • Oinarri sozial zabal bat aktibatu dugu ehbilduren baitan.
  • Bestalde jendartearekin gure hausnarketak konpartitu ditugu eta parte hartzeko bideak eskaini ditugu:

- Harreman dinamikaren bidez 50 kolektibo
- Eztabaida hastean mahai inguruen bidez: 6 mahai inguru egin ditugu: langabezia, aldaketaren bidea, azpiegiturak, elikadura burujabetza, udal autonomia eta euskararen inguruan. Parte hartzea 275 lagunekoa izan da guztira.

-­ Helburuei begiratuz, asebete ditugula ondorioztatzen dugu:

  • Eztabaida prozesu sakona eta konpartitua izan da.
  • Egoeraren irakurketaren inguruan sintonia handia aurkitu dugu pertsona eta eragile desberdinen artean.
  • Neurri zehatzez gain eredu aldaketa baten alde gaudela ondorio argia izan da, eta ortzi-­‐muga hori izan behar dela deritzogu, EREDU ALDAKETA bat iparrean izanada egin behar dugu lan, unean-­‐uneko neurri zehatzekin etaikuspegi estrategikoz. Eredu berri hori pertsona, natura, kultura, eta askatatsunetan oinarritu behar dela deritzogu, eta ez kapitala eta ustiapen basatian.
  • EHbilduk bere egitasmoa definitu du, etorkizunerako Nafarroa berri bat definitu du, eta horri begira egingo du lan hemendik aurrera.

1.2. Konklusioa:
-­ Gure helburua bete dugu: EHBILDUK BADU BERE PROIEKTUA ETORKIZUNEKO NAFARROA ERAIKITZEKO. Oinarri sozial zabala batu dugu eskualdeka eta arloka lan egiteko. Prest gaude etorkizuneko erronkei aurre egiteko.
-­ Horretan jardun da EH Bildu azken hilabete hauetan, luze eta sakon. Dagokigun ardurari jarraiki, Barzinaren gobernu atzerakoia kentzeko urratsak ematearekin batera (zentsura mozioa kasu) bestelako Nafarroa bat definituz eta gehiengo berrien osaketan indar eginez.

  • Maila instituzionalean ekimen bateratuak plazaratuz, aldaketaren aldeko diren sektoreekin.
  • Maila sozialean, dozenaka eragileekin hartu emanak edukiz eta herritarrekin partekatuz.

-­Hori izan da zazpi hilabeteetako prozesu honen irakaspenik handiena: Nafarroan aldaketa politiko, sozial eta ekonomiko sakona eman dadin, gehiengo berriak elikatu, adostu eta zaindu behar dira.

2. KONSTATAZIO BAT: ALDAKETARAKO EDUKIEN GAINEAN KONTSENTSU ZABALAK ERAIKI BEHAR DIRA.
-­ Eztabaida prozesu honetan hainbat pertsona eta eragilerengandik jaso dugun kezka zera izan da: Nafarroako aldaketa eraikitzeko edukien gaineko kontsentsu zabalak eraiki behar dira.
-­ Honi buruz hitz egiten hasi gara eta datozen asteetan ehbilduk ildo honetan egingo du lan.

ONDORIO NAGUSIA:
Egindako lanaz arro gaude eta jarritako helburuak bete ditugu: BADUGU GURE PROGRAMA eta gure ILDO POLITIKOA zehaztua, OINARRI SOZIAL ZABAL BAT eraiki dugu, eta guzti hau eginda, prest gaude Ehbilduren egitasmoaz harago begiratu eta Nafarroaren aldaketarako kontsentsu zabalak eraikitzeko lanean jarduteko, edukien gaineko kontsentsuak lortzeko lanean murgiltzeko prest gaude.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.