Attachments:
Download this file (Dossierra.pdf)Dossierra.pdf [ ] 3549 kB

Nafarroa Garaian hamarkadetan jasan behar izan dugun eredu politiko, ekonomiko eta instituzionalak ondorio ezin larriagoak ekarri dizkio nafar jendarteari. Egungo egoerak bost adierazle nagusi ditu:

  • Nafar jendartea astintzen ari den krisi ekonomiko larria eta horri erantzuteko premia.
  • Ustelkeria
  • Garapen ekonomikorako berebiziko garrantzia duten instituzioen desagerpena.
  • Nafarroa Garaiko gobernuaren ahultasuna, ezegonkortasuna eta ezintasuna nafar gizartearen beharrei aurre egiteko.
  • Madrilgo gobernuak inposatzen dizkigun neurri ekonomiko eta politikoak



[/youtube]

Horren aurrean gizarteak eskakizun argiak luzatu dizkigu guztioi: aldaketarako garaia da. Arduraz aritu behar dugu guztiok eta eskaera horri zintzo erantzun. Alternatiba eraiki behar dugu, ados jarri behar gara Nafarroako jendarteak desio duen aldaketa politiko eta sozialari ekiteko. Nafarroa berri bat eraikitzea, "Herri berri" bat gorpuztea finean, elkarren ondoan egin behar dugu.

Konpromisoa

EH Bilduk alternatiba hori bultzatzeko eta adostasunak lortzeko konpromiso sendoa agertu nahi du Nafarroa Garaiko gizartearen aurrean. Halaber, horretarako borondatea eta konpromisoa oinarriak izanik, jendarte sektore anitz eta zabalek eskatzen duten norabidean burutu beharreko aldaketaz ari gara. Batetik, Nafarroa Garaiaren aldaketa politiko-instituzionalerako eraginkorra izan beharko litzateke. Bestetik, gizartearen beharrei zentzuz eta tentuz erantzungo dien alternatiba behar da, berdintasuna eta justizia soziala oinarri izango duena hain zuzen ere.

Bada, EHBilduk ezberdinen arteko akordioa erdiesteko konpromiso erabatekoa hartzen du. Horretarako negoziaketak, behar den denbora, behar diren harremanak burutuz eta ahal den zabaltasun guztiarekin egiteko prest gaude eta horretarako gonbita luzatzen diegu Geroa Bai eta I-Eri, zein Nafarroan aldaketaren alde agertu diren beste eragile politiko, sozial eta sindikalei.

Mintza gaitezen etorkizunaz. Nafarroan aldaketa izanen bada, guztiok batera eraikiko dugulako izanen da. Hortaz eta gaiari dagokion sakontasun eta solemnitatearekin, guztiaz hitz egiteko prestutasuna agertzen dugu. Esklusiorik gabeko akordio zabal, eraikitzaile eta sendo bat da gure hodeiertza.

Akordioaren ezaugarriak

ZABALA. Bere kontenidoetan Nafarroa Garaiko gehiengo sozial, sindikal eta politikoa bildu behar ditu.

INTEGRATZAILEA. Ez du inor baztertu behar eta aldaketa errealaren alde leudeken indar guztiak sinatzeko modukoa izan behar da.

ERAIKITZAILEA. Ez da inoren kontrakoa izango, aldaketa eta Nafarroa Garaiko gizartearen aldekoa baizik.

SENDOA. Proposamen argietan oinarritutakoa.

IRISMEN LUZEKOA. Denbora epe luzerakoa izanik, Nafarroa Garaiaren etorkizunerako oinarriak finkatzeko balio behar du.

Akordioaren edukiak

Aldaketa politikoa, soziala eta instituzionala (Gobernu aldaketa barne) gauza dadin ezinbestekoak diren oinarri politikoak barne bildu behar ditu. Horretarako Nafarroa Garaiko biztanleriaren gehiengo zabal batek aldarrikatzen dituen gakoen gaineko ariketa burutzea planteatzen dugu.

Besteak beste, honako hauek lirateke gure ikuspuntutik guztion artean landu beharreko atalak eta gai orokorrak.

  • Nafarroako politika ekonomikoa. Krisiari aurre egiteko bideak.
  • Gardentasuna kudeaketa publikoan. Ustelkeriari aurre egiteko neurriak.
  • Oinarrizko eskubide sozialak
  • Hezkuntza
  • Osasuna
  • Hizkuntz politika
  • Lurralde antolaketa
  • Nafarroako estatus politikoaz
  • Nafarroako instituzio zein erakunde publiko guzien demokratizazioa
  • Bake prozesua aitzinatzeko urratsak

Konklusioak

Nafar jendarteak aldarrikatzen duen aldaketa gauzatzea guztion ardura da: eragile politiko, sozial, sindikal zein herritarrena.

Aldaketa oro hartzailea behar du izan. Eguneroko gauzetatik abiatuta, Gobernu aldaketaraino. Partekatua, inor bazterrean utzi gabe. Bakoitzak ditugun idei, sentsibilitate eta nortasunak errespetatuz, irismen handiko helburua lortzeko.

Eztabaida eraikitzaileak eta hitzarmen zabalak behar dira. Hori da hain zuzen EH Bilduren konpromisoa. Aldaketaren alde gauden sektore ezberdinen arteko akordioa erdiestea.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.