Nafarroako alderdi guztietako ordezkariak, PPkoak izan ezin, Pastas Garro enpresako enpresa komiteko ordezkariekin bildu gara enpresaren egoera ezagutzeko. Nafarroako beste hainbat enpreseten bezala langileen egoera larria da oso.

Urteak daramate borrokan ez ixteko eta PP ren erreformak erreztu du gaur egungo egoera. Enpresariek bere hitzari uko eginez ez dute inbertsiorik egin, bezeroak aldenduz joan dira, eta oraingoan enpresako jabe berriek PPren lan erreforman topatu dute babesa langileen kalterako.

2010ean, jabe berriak sartu zirenean egoeraren berri bazuten, eta susmoa da egin behar ziren inbertsioak ez dituztela egin nahita, bezeroak eta patenteak bereganatzeko eta makinak saltzeko deslokalizazioaren bidetik. Asmo guzti horretan galtzaile ateratzen dira 26 langile, kalean geldituko direnak alegia.

EHBilduk elkartasuna adierazi nahi die langileei eta bidenabar salatu Gobernuak ez duela nahiko egin langile hauen, beste anitzekin gertatu den bezala, lana babesteko. Gutxi batzuek dirutza irabazteko eskualde osoak basamortu bezala geratzen dira, langileak kalean, eta Nafarroako gobernuak ez du ezer egiten, PPren lan erreformari aurre egin eta Nafarroa defendatzeko.

Pastas Garroren langileen aldarrikapenekin bat egiten dugu, beraiek berriro ere adierazi dute bere prestutasuna ahaleginak egiteko baina beti ere baldin bada enpresa ez ixteko eta beste tokira eramateko etikinak handitu nahian beraien bizkarrez. Bihar bukatzen da negoziatzeko epea eta enpresak ez du adierazi inolako jarrerarik orain arte sinatutakoa betetzeko, ez inbertsiorik, ez lanaren babesik.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.