Tribunal Gorenak Barcinaren gaineko ikerketa artxibatu izanak argi erakusten du UPNk CAN auzia Madrilera eraman nahiaren arrazoia. Nafarroan ikertuak eta epaituak izan behar ziren gertaera batzuek Madrilera eraman dituzte.

Barcinak duen ardura politikoa aitortu, dimisioa aurkeztu eta Nafarroako epitegietara joan beharrean, irtenbide faltsu bat bilatu du.
Hala ere, UPNko zuzendaritzaren partetik burututako gehiegikeriek jendartean izan duten salaketak eta auzo-lotsak kalean jarraitzen du, ezin dute izkutatu. Nafar jendarteak aspaldi eman zuen bere epaia:
Barcina ezgaitua dago Gobernatzeko, bere ardura politikoa onartu behar du, eta duintasun demokratikoagatik, dimititu egin behar du.

Nafar jendartea oraindik zain dago CAN-en desagerpenean gertatu den guztiaren egia jakiteko, informazio osoa eskuratzeko, eta UPNko zuzendaritzari eskatzen dio CN-en desagerpenaren ardura bere gain har dezan.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.