Nafarroako Abiadura Handiko trenaren eraikitze lanak irregularrak direla adierazi duen TSJMren ebazpenaren harira, beste behin ere, Nafarroako gobernuari obrak urgenteki gelditzeko exijitzen diogu. Madrilgo Justizia Epaitegi Nagusiak Sustrai fundazioari arrazoia eman dio. Hala, Castejon-Iruñerria ibilbiderako zein tren buklearen deuseztatzea eta geltoki intermodal berriaren eraikuntzarako beharrezkoak diren Ingurumen-Inpaktu Adierazpenak epez kanpokoak eta baliorik gabekoak direla onartu du.

Ebazpenak adierazten du orain arte egindako lan, kontzesio eta desjabetzeak erabat irregularrak izan direla. Bildu Nafarroa eta Eralar-NaBai talde parlamentarioek Luis Zarraluqui Garapen kontseilariaren konparezentzia eskatu dugu gertakari hauek azal ditzan, eta horrekin batera, irregulartasun larria zela jakinda ere AHTren obrekin aurrera egiteagatik erantzukizuna bere egin dezan.

Bi talde parlamentarioek Sustrai Fundazioko arduradunekin Lan Saio bat egitea eskatu dute, epaitegiaren ebazpenaren nondik norakoak ezagutzera eman dezaten.

Eraikitze lanen berehalako gelditzea, gainera, proiektuaren zentzugabekeriak indartzen du, gaur egun Iruñea eta Castejon arteko zatia baino ez baitu aurreikusten, gainerako abiadura handiko lerroekin loturarik gabeko irla. Irla honek 200 milioi euro baino garestiagoa izanen dela aurreikusten dute gainera, Nafarroak bizi duen larrialdi egoera ekonomiko eta sozialean zentzurik gabeko gastu arduragabea.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.