Baztango alkate Garbine Elizegik eta Elizondoko alkate Mikel Sobrinok heriotz mehatxuak jaso dituzte herriko jaietan euskal preso politikoen eskubideen aldeko ekimenak baimendu edo babesteagatik, baita ikurrina bezalako Euskal Herriko sinboloak defendatzeagatik ere. Frankismo garaiko jarrera hauek, eskuin zaharkituak joko demokratikoaren arauak onartzeko ezintasuna eta bake eskenatoki batean elkarbizitzeko ezintasuna erakusten dute. Hala ere, EH Bilduko kargu instituzionalen apustua garbia da, mehatxu guztien gainetik gure lanean tinko jarraituko dugu.



Azken hilabeteotan EH Bilduren eta bere hautetsion aurkako mehatxuak biderkatu besterik ez dira egin. Ministroen mehatxuak, epaileen mehatxuak, eta kasu honetan, nolabait esatearren, reketeen mehatxuak.

Ilegalizazio mehatxuez ari gara, baita heriotz mehatxuez ere. Zergatik eta herriko jaietan euskal preso politikoen eskubideen aldeko ekimenak baimendu edo babesteagatik, baita ikurrina bezalako Euskal Herriko sinboloak defendatzeagatik ere.

hriotz mehatxu gutuna

Jendartea nazkatuta dago hauek bezalako interferentzia eta ultimatumekin. Presoen giza eskubideen defentsa aldarrikapen guztiz demokratikoa da, baita presoen eskubide zibil eta politikoen defentsa ere, eta alderdi guztiek defendatu beharko lituzkete. Jendarteko ordezkaritza zabal baten aurkako mehatxuekin bukatzeko ordua da, iraganeko dinamika hauekin bukatzeko garaia, eta behingoz, bakearen eta elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko ordua da. Mehatxu hauek guztiak, politikoak zein judizialak, baita kasu honetan bezala heriotz mehatxuak ere, ez dira Bildu eta EH Bilduren hautetsien kontrakoak bakarrik, baizik eta EH Bilduk defendatzen duen ezkerreko proiektu soberanista bozkatu eta babesten duten hiritar guztien kontrakoak.

UPN, PP eta PSNri dei egiten diegu heriotz mehatxu hauek salatu eta arbuia ditzaten. Alderdi hauek era baketsuan lan egiten duen disidentzia politiko eta soziala kriminalizatzeko adierazpen instituzionalak berehala prestatzeko joera dute. Giza eta eskubide zibilen defentsak, ordea, bazterketarik eta salbuespenik gabekoa izan behar du, eta are gehiago, eskubideen defentsak ideologia eta interesen araberako diskriminazio zuhurrik gabekoa izan behar du.

Gertakari hauek, frankismo garaiko jarrera hauek, eskuin zaharkituak joko demokratikoaren arauak onartzeko ezintasuna eta bake eskenatoki batean elkarbizitzeko ezintasuna erakusten dute. Jendarteak eskatzen duen normalizazio politikoa kosta ala kosta ekidin nahi dute. Beraien politiken inposaketa betikotu nahi dute mehatxuen bitartez eta legeak beraien gustura aplikatuz.

Jendarteko sektore zabal batzuk bakea eta normalizazio politikoa sendotzeko urratsak ematen ditugun bitartean, beste batzuk blokeoa eta konfrontazioa bilatzen dutela dirudi. Baina hala eta guztiz ere, guk ez dugu gure proiektuarekiko inolako zalantzarik; bestelako eredu politiko eta sozial bat eraiki nahi dugu, normalizazio politikoan eta Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoaren konponbide prozesuan sakondu nahi dugu. Proiektu politiko guztiak era demokratikoan defendatuak eta konfrontatuak izan beharko lukete. Eta EH Bilduko kargu instituzionalen apustua garbia da, mehatxu guztien gainetik gure lanean tinko jarraituko dugu. 

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.