Attachments:
Download this file (dokumentua1174.pdf)dokumentua1174.pdf [Mehatxu gutuna] 332 kB

Azkenengo hiru astetan Elizondoko eta Baztango alkateek hiru mehatxu larri jaso dituzte, azkenengoa atzo bertan. Baztandarren Biltzarra egunean eta herriko bestetan ikurriña eta Euskal Presoak Euskal Herriratzeko banderolak jartzeagatik eta Espainiako bandera ez jartzeagatik.

Gertaera larri hauen aurrean Batzar Nagusiko kideok hauxe adierazi nahi dugu:



  • Mehatxu hauek onartezinak egiten zaizkigu, ez baitira alkate hauen aurkako mehatxuak bakarrik, baizik eta beraiek ordezkatzen dituzten herrien aurkakoak, bera baztandar guztien aurkako erasoak dira.
  • Ikurriña Euskal Herriko ikurretako bat da, Baztandarren Biltzarra egunean eta herriko bestetan urteetan erabili izan dena eta baztandar gehiengoak herriko ikur bezala hartzen duena.
  • Nafarroako Gobernuak ere ikurriña jartzea debekatu nahi izan du eta udala auzitegietara eraman du ikurriña jartzeagatik eta aldi berean arrotza eta iraingarria egiten zaigun Espainiako bandera jarrarazi nahi digute.
  • Eraso hauen aurrean Baztango Batzar Nagusiko kideok baztandar guztiak animatzen ditugu ikurriñak eremu publiko zein pribatuetan jartzera eta herriko bestetan gureak diren ikurrak erabiltzera.
  • Agrupación de Nacionalistas Navarros delako taldeari jakinarazi nahi diogu Baztanen ez dugula jarrera faxistarik onartuko eta eraso hauen aurrean indar gehiagorekin arituko garela faxismorik gabeko herri bat eraikitzen.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.