Osasun Departamentuak hainbat osasun etxetan ezartzen ari den murrizketen inguruan zenbait hitzaldi antolatu du EH Bilduk. Berrantolaketa izen faltsua erabiliz, osasun langile, erizain eta administrazioan murrizketak egiten ari dira. Mediku, erizain eta administrazio langileak beste zentro batzuetara ari dira mugitzen.


Era honetan, medikuak eta erizainak artatu beharreko pertsona kopurua handitu egingo da, eta horren ondorioz hitzordua lortzeko egun gehiago itxoin beharko dute gaixoek, edo eta haien kontsulta denbora murriztu egingo da. Ondorioz, zerbitzuaren kalitatea kaltetua izango da.
Horregatik, EH Bilduk Iruñeko Alde Zaharrean, Arrotxapean eta Sanduzelain hitzaldi hauek antolatu ditu, bertan bere ikuspuntua adierazi, eztabaidatu eta bizilagunen ekarpenak jasotzeko. Beraietan Udaleko zinegotziek, parlamentariek eta osasun profesionalek parte hartuko dute.
• Alde Zaharra, urriaren 14an, 19:00etan Hizkuntza Eskolan.
• Arrotxapea, urriaren 15ean, 19:00etan Arrotxapea Peñan.
• Sanduzelai, urriaren 17an, 19:00etan Auzoko Elkartean.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.