Iruñeko EH Bildu taldetik bat egiten dugu hainbat eragile sozial eta sindikalek eta hezkuntza eremuko hainbat pertsonek, Donapea lekuz aldatzearen aurka biharko deitu duten manifestazioarekin, Opus Deik Nafarroan burututako espoliazioaren kapitulu berri eta larri bat baita.

Era berean, Nafarroako Parlamentuko indar progresista eta ezkertiarrei Barcinaren Gobernuak bultzatutako Udalez Gaindiko Interesa duen Proiektu Sektoriala geldituko lukeen Lege Proposamena babesteko eskatzen diegu. Une hauetan, Parlamentuaren obligazioa eta erantzukizuna da gehiengo sozial eta munizipalaren aldarria entzun eta gauzatzea, zein behin eta berriz eta modu irmoan leku aldatzearen aurka agertu den, ulertuta hiriaren interes orokorrei traizio egiten diela eta ekimen publikoari arbuiatzen duela. Ezinbestekoa da UPNk udal erakundearekiko eta Nafarroako herritarrekiko erakustenduen mespretxuari amaiera jartzea, zeintzuk murrizketa eta esfortzu etengabe eta onartezinak pairatzen ari diren, diru eta ondare publikoak Opus Dei-ren eskura jartzen diren bitartean.

Beste behin, nafar gizarteak atera beharko du kalera hiriaren interes orokorra defendatzera, UPNk modu lotsagarrian baztertzen dituelako interes orokor horiek, Opus Dei laguntzeko obsesioan erakundeei muzin eginez. Horregatik, EH Bildu taldetik dei egiten diegu eragile politiko eta sozial askotarikoei eta herritar guztiei oro har, Donapearen aldeko manifestazioan parte hartzera eta udal autonomiaren eta interes publikoaren alde mobilizatu eta lan egitera.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.