Bildu Nafarroa eta Aralar Nabai talde parlamentariek mozioa aurkeztu dute, Hezkuntza Departamenduak deitutako "El Militar Español en el cumplimiento de las misiones constitucionales de las Fuerzas Armadas" lehiaketa Nafarroako Parlamentuak errefusa dezan.

Hezkuntza eremuan militarismoaren baloreak bultzatzen dituen lehiaketa hau Hezkuntza Departamenduak antolatu izana oso larria da. Ez du inolako hezkuntza helbururik eta bai helburu ideologikoa; izan ere, Defentsa Ministerioak lanak aukeratuko baititu.

Mozio honetan Nafarroako Gobernuari exijitzen zaio deialdi honen propaganda kentzea, erabat ideologikoa delako. Ez dago bideratu hizkuntza gaitasunak lortzeko, ezta baloreen hezkuntzan ezta elkarbizitza baketsuan ere.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.