EH Bilduk eskualdez eskualde batzar zikloa egin du Udal Administrazio legeari buruzko hausnarketa hautetsiekin konpartitzeko. Atzo, abenduaren 17an, burutu zen azkena Iruñean.

UPNren, PSNren eta PPren legegintza ekimen horiek, orohar, udal autonomiaren aurkako eta udalen nahiz kontzejuen erabakitzeko gaitasunaren aurkako beste kolpe bat ekarriko lukete. Toki entitateak eskumenik gabe utziko lituzkete eta, horiek direnez herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak, TTEEk herritarrei ematen dizkieten zerbitzu asko murriztu edo desagertuko lirateke.



 

Jakin badakigu Nafarroako erakundeen egitura gaur egungo errealitate ekonomikora eta sozialera egokitu behar dela; hala ere, erakundeen egitura egokitzeak egitura hori indartzea bilatu behar du, eta ez desagertzea, finantziazio handiagoa eta ez mendekotasun handiagoa, eta eskumenak eta autonomia gehitu eta handitu egin behar ditu, eta ez alderantziz.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.