Auzitegi Gorenak Radio Universidad eta NET 21i 2006ko lizentzia emakida bertan behera utzi izana UPNk gobernatzeko duen era negargarriaren adibide argia da.

Irrati-lizentzia lehiaketak irizpide sektarioak asmatzen esleitu dira, euskararen eta Euskalerria Irratiaren bazterketa bilatuz, eta orain Auzitegi Gorenak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia berresten du. Lehiaketak ez zion Zuzenbideari lotu, eta ondorioz, Gorenaren epaiak kontratazio-mahaia bere ekintzak atzera eramatera eta bere kontratazio irizpideak arrazoitzera behartzen du, ezagun denez, erabilitako irizpideak ez baitziren bat etortzen merezimendu ebaluaketatik etorritako irizpide objektiboekin.

Lehiaketa horretan Euskalerria Irratia baztertua izan zen arrazoi politikoak zirela eta, lehenago eta geroago izandako bertze lehiaketa batzuetan gertatu zen bezalaxe. Hala ere, bi lizentzia eman ziren, esleipenaren baldintzak inoiz bete ez dituztenak, eta horietariko batek gaur egun irrati-etxe ultraeskuindar bati alokatu dio.

UPNren adiskidekeriak eta sektarismoak ez dute epaitegien babesa jaso, eta legea betetzeaz eta epaileen erabakiei men egiteaz harropuzten diren horiek beraiek behin honetan legea bete egin behar izanen dute. Epai hau berehala betetzea exijitzen dugu, halaber, lizentzia horren emakida deusezta dadila eta irrati-lizentziak aniztasun, objektibotasun, eta lehia aske printzipioen arabera bana daitezela, informazioa euskaraz jaso nahi duten nafarrek hala egin ahal izatea bermatuz. Justiziak Euskalerria Irratiari berehala lizentzia ematea exijitzen du, horrek 25 urteetan zehar eragindako kalte–galerak konpondu ezin dituen arren.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.