Aste honetan Espainiako Gobernuaren erantzuna jaso du Amaiurrek informeari buruz egindako galderari. Erantzuna: ez dela Nafarroako hezkuntza sistemaren inguruko inongo ikerketarik egin.

- LEHEN ONDORIOA: zer gertatzen ari den jakin gabe jarraitzen dugu. Dokumentua existitzen dela nabaria da, bere azala argitaratua ikusi dugu: "Influencia de la izquierda abertzale en la red pública de la Comunidad Foral de Navarra".

Nafar Gobernuko hainbat kidek onartu egin dute izan badutela, Barne Ministeriotik zuzenean jaso zuela onartu zuen Barcinak. Prentsan ere ikusi dugu informearen edukia omen dena.

Parlamentuak eta parlamentariek, nafar herritarrok ere eskubidea dugu dokumentu hori ezagutzeko.
Bide ofizialak baliatu ditugu Nafar Parlamentutik Estatu Administrazioari dokumentazioa eskatzeko, baina oraindik ez dugu erantzunik jaso.

Nafarroako zein Estatuko agintariek denbora galaraztea eta nahastea dute helburu, informazioa ukatzen jarraitzeko.
Nork agindu du ikerketa? Zein helbururekin?

Jendartean aldaketa haizea dabilen honetan, UPN erregimena mantentzeko edozer egiteko prest agertzen ari da, Estatuaren aparatuak ematen dizkion aukera guztiak, baita bide zikinak ere, baliatzeko.

- BIGARREN ONDORIOA: dokumentu horren erabilera politikoa egin du Nafar Gobernuak. Oso ondorio larriekin: D ereduaren desprestijio kanpaina abian jarri dute, eta hezkuntza komunitate osoaren eskubideak urratu egin dira.

Bada garaia, behar diren azalpen guztiak eman ditzaten, horretarako eskatu ditugu Barcina eta Iribasen agerraldiak. Behingoz beren erantzukizunak onartzeko.

Garbi dugu erantzukizun horiek onartzeak beren dimisioa ere ekarri baherko lukeela. Gure hezkuntza komunitateak eta nafar jendarteak ez dituelako halako agintariak merezi.

Datorren astean Espainiako Kongresuan Amaiurrek gai honi buruz burutuko duen interpelazioa eta aurkeztuko duen mozioa aurkeztu du.

Interpelazioan Nafarroako hezkuntza komunitateak jasan duen kriminalizazioa salatuko du orain arte egindako bide beretik, bertan gogora ekarriko ditu nafarroan informearen aurrean sindikatuek, hezkuntza komunitateak eta Parlamentuak berak esandakoak. Batetik Estatuak hezkuntzan burututako murrizketak estaltzeko saiakera bat zela, eta bestetik kriminalizazio saiakera bat zela, D ereduaren aurka.

Ministroak aste honetan emandako erantzunari dagokionez, bigarren kriminalizazio saiakera bat dela uste dugu. Existitzen ez den biolentzia erabiltzen dute bere biolentzia justifikatzeko.

MOZIOA PUNTUZ PUNTU:

1. Kongresuak bere gain har dezan Nafarroako Parlamentuko bozeramale batzordeak 2013ko azaroaren 25ean egindako deklarazioa, non bere babesa eta errekonozimendua agertzen dion D ereduko irakaslegoari eta bere aurkako kriminalizazio saiakera gaitsestea.

2. Vascuenceren Legeak jasotzen duen eran, Nafarroan euskararen berreskurapen eta garapenaren beharra azpimarratzea, nafar jendarteak euskara ezagutu eta erabiltzeko duen eskubidea babestu eta bermatzea, eta hau ziurtatzeko, hizkuntzaren erabilera eta irakaspena bermatzea.

3. Kongresuak Barne Ministeritzari zera eskatzen dio: beharrezko ikerketa espedientea eta espediente disziplinarioa irekitzea informe polizial hau burutu duten arduradunei, eskubide indibidual, sozial eta profesionalak urratzen dituen heinean.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.