Nafarroak guztiz jasan ezina den salbuespen politikoko egoera bizi du. Azken hilabetetan zeraman egoerak okerrera egin du Idoia Nevesek egindako salaketen ondorioz.

Momentu hauetan EH Bildu lanean ari da Nafarroan aldaketa posible izan dadin. EH Bildu konbentzituta dago nafar jendartearen gehiengoa Gobernu honekin nazkatuta dagoela. Jada ez dago aitzakiarik, bide baten amaierara heldu gara eta egoera honek UPNren zikloaren bukaera ekarri behar du.

EH Bilduk beti bultzatu du aldaketa Nafarroan. Egin genuen aurrekoan, zentsura mozioa aurkezten Nafarroako Gobernuari. Mozio hura aurrera joan izan balitz gaur ez ginateke kaos eta gobernurik gabeko egoera lazgarri honetan. 

Herritarrei ahotsa itzuli behar zaie, hauteskundeen bitartez, inongo aitzakiarik gabe. Horretarako Nafarroako talde politiko progresisten arteko akordioa nahitaezkoa da.

EH Bildu osatzen duten bi talde parlamentarioek, gure ardura hala delako, gainontzeko indar politiko progresistei eskatzen diegu ardura berdinarekin jokatzea. Hurrengo egunetan indar politiko ezberdinekin hitz egingo dugu, egoera aztertu eta Foru Hauteskundeak maiatzaren 25ean izan daitezen, Europako Hauteskundekin batera.

2014ko otsailaren 12a

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.