Nafarroak salbuespen politiko egoera jasanezina bizi du, hilabeteetan luzatu dena. Agerikoa da estualdi egoerak okerrera egin duela Idoia Nievesen salaketa larriekin eta UPNren Gobernuaren jarrerarekin, ardura politikoak onartu beharrean botereari heltzen baitio modu lotsagabean.

EHBilduk denbora asko darama lanean aldaketa politiko eta soziala posible izan dadin Nafarroan. Gizartearen gehiengoa nazkatuta dago Gobernu honetaz eta nafarrek gainean daramagun zama hau gehiago luza ez dadila eskatzen du. Argi esan beharra dago, ez dago aitzakia gehiagorik, ibilbidearen amaiera heldu gara eta egoera honek UPNren ziklo amaiera behar du izan.



Barcinak eta UPNk auren erantzukizunaz jabetu behar dute eta behingoan onartu ez direla gai izan Nafarroako herritarren eskariei modu positibo eta eraginkorrean erantzuteko. UPNren Gobernua ustelkeria kasuez lepo dagoela ohartzeko garaia dute.

Orain, are nabarmenagoa da, UPNk ezin duela jarraitu Gobernutik herritarrak zigortzen, murrizketa basatiekin, neurri bidegabeekin eta herritar guztien eskubideak defendatzeari uko eginez.

Hauteskunde bidez Nafarroako herritarrei hitza emateko ordua da, inolako aitzakiatik gabe. Zentsura mozioa tresna erabilgarria da hauteskunde prozesu bat abiatzeko eta aldaketa sozial eta politikoaren oinarriak ezartzeko.

Zentsura mozioaren xehetasunak bigarren mailakoak direla ulertzen dugu, garrantzitsuena gizartearen eskariari erantzutea da eta guztion artean UPNren ziklo amaiera ekarriko duen bideari ekitea.

Zentzu horretan, EH Bilduk harremanak izan ditu jada denetariko eragile sozial, politiko eta sindikalekin, egoera berria aztertzeko eta aldaketa politiko eta soziala errealitate egiteko. Bide horretan, lehen pausoa hauteskundeak maiatzaren 25ean izango direla bermatzea.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.