Nafarroak salbuespen politiko egoera jasanezina bizi du, hilabeteetan luzatu dena. Agerikoa da estualdi egoerak okerrera egin duela Idoia Nievesen salaketa larriekin eta UPNren Gobernuaren jarrerarekin, ardura politikoak onartu beharrean botereari heltzen baitio modu lotsagabean.

EHBilduk denbora asko darama lanean aldaketa politiko eta soziala posible izan dadin Nafarroan. Gizartearen gehiengoa nazkatuta dago Gobernu honetaz eta nafarrek gainean daramagun zama hau gehiago luza ez dadila eskatzen du. Argi esan beharra dago, ez dago aitzakia gehiagorik, ibilbidearen amaiera heldu gara eta egoera honek UPNren ziklo amaiera behar du izan.

Horregatik bat egiten dugu Kontuz! kontsumitzaileen elkarteak, eragile sozial eta sindikatuekin batera, larunbat honetarako deitutako manifestazioarekin. 17:30etan Golem zinemetatik aterako dena.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.