EHBildun ez dugu zalantzarik, aldaketa politiko eta soziala edukien gainean eraikiko da. Zentzu horretan, egungo sistemak dituen hutsune nabarmenetatik hasi eta altxatu beharko ditugu eredu politiko, ekonomiko eta sozial baten oinarriak, herritarrekin eta denetariko eragileekin batera. Gabezia horietako bat, gaur egun ondorio larrienak eta etorkizunari begira kalte nabarmenenak eragiten ari dena, indarrean dagoen eredu ekonomikoa deritzogu.

Hori dela eta, ekonomiaz eta Nafarroaren etorkizunaz hitzegiteko, esperientzia handiko hizlari eta gonbidatuak bilduko dituzten bi sinposio ekonomiko antolatu ditugu datozen asteotarako. Atxikita duzue kartela informazio zehatzagorekin. Lehen saioa ostiral honetan burutuko da, otsailak 28, Puerta del Camino hotelean, 10:00etan hasita.

Bertan pisuzko bi gai jorratuko dituzte Juan Carlos Longasek, Nafarroako Unibertsitate irakasle eta parlamentariak, eta Helena Francok, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza saileko arduradun, ekonomia eta zientzia enpresarialetan doktore eta Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitateko irakasleak; hurrenez hurren, konbenio ekonomikoa eta fiskalitatea.

EHBildun, benetan garrantzitsua ulertzen dugu Nafarroan bizi dugun une historiko honetan eta etorkizunari buruz ari garenean, herrialdearen garapen ekonomiko positibo bat eragingo duen eredua lantzea guztion gogoeta eta adostasunerik abiatuta.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.