Deitzaileen manifestuan ageri denaren bidetik, "euskararen alde, euskararen aurkako erasoak salatzeko, eta euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko" aterako gara kalera.

Nafar euskaldunok egunero-egunero baztertuak gara gure hizkuntzagatik eta sistematikoki urratzen dira gure hizkuntza-eskubideak. Bazterketa honek Vascuenceren legean du oinarri nagusia, eskubideak zonaldeka zatituz. Baina horrez gain, UPN-ren Gobernuak euskaraz bizi nahi duen jendarte nafarrari bizkar ematen dio, eta urte luzez hizkuntza-politika euskarafobikoa egin du. Bereziki azken urtean euskaltegiei eta euskarazko komunikabideei ukatutako dirulaguntzak, D ereduaren aurkako gurutzada eta hezkuntzan ingelesa euskarazko ereduaren kontra sustatzeko estrategien lekuko izan gara.

Euskara Nafarron berezko hizkuntza dela onartu eta, beraz, euskarari lehentasuna emanen dion hizkuntza-politika berria indarrean jartzeko unea da, bazterkeria gaindituz eta giza-eskubideen babesetik abiatuz. Aldaketaren alde gauden indarrak bildu eta Hizkuntza Politika berri bat bultzatzeko garaia da.

Bultzada hori nafar jendartetik etorriko da edo ez da etorriko, herri mobilizazioa ezinbestekoa da eta Martxoaren 22an euskararen alde kaleak betetzeko dei egiten dugu.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.