Orain 32 urte nafarroi gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea bahitu nahi izan ziguten Amejoramenduarekin eta, ondorioz, urte guzti hauetan bazterkeria eta defizit demokratikoa areagotu besterik ez ditu egin inposatutako lege horrek. Gure eskumenak mugatu ditu arlo guztietan eta ez ditu errespetatu eta bermatzen nafarrek gure marko juridiko, ekonomiko eta politikoa propioa erabakitzeko ditugun eskubide historikoak.



Horregatik, gaur inoiz baino gehiago garaia da Nafarroaren estatusari buruzko eztabaida irekitzeko, benetako eta sakoneko aldaketa gauzatzeko ezinbesteko tresna gisa. Beharrezkoa da konpromiso akordio bat lortzea Nafarroaren etorkizuna nafarrek erabaki behar dugula sinesten dugun indarron artean. Ez UPNk, ez PSNk eta ezta Madrilek ere ez dute lortuko nafarron ahotsa eta borondatea isilaraztea.

Nafarroan aldaketa herritarren gehiengoaren nahia da, etengabeko mobilizazioetan islatzen den bezala. Nafarroan aldaketa martxan da eta traba guztien gainetik herritarrok hitza izanen dugu!



Honi buruz hitz egin genuen pasa den larunbatean Atarrabian egindako ekitaldian. Hona hemen bertan esandakoen bideoak:

Sabino Cuadra:



Bakartxo Ruiz:



Miren Aranoa eta Xabi Lasa:



Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.