Egunerokoan gure bizi kalitatea bortizki erasotzen duten murrizketa eta pribatizazioen aurrean aski dela esatera eta osasun publiko eta kalitatekoa defendatzeko helburuz kaleak betetzera deitzen ditugu Nafarroako herritar guztiak

EH Bilduk bat egiten du bihar arratsaldean Defendamos nuestra salud. Murrizketarik ez, pribatizaziorik ez lelopean eta Nafarroako Osasun Plataformak deituta Iruñean egingo den manifestazioarekin. Legegintzaldi osoan zehar UPN aplikatzen ari den murrizketa basatiek osasungintza publikoa bera kolokan jarri dute, herritarron osasun eskubidea urratuz eta osasungintzan diharduten pertsonen lan baldintzak okertuz.

Kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzea dagokion Barcinaren Gobernuak, arlo publikoari bizkarra eman eta pribatizazioaren aldeko jarrera onartezina hartu du krisiaren aitzakiarekin.

Ongizatearen muina da osasun eskubidea eta, horregatik, herritar guztiei dei egiten diegu oinarrizko eskubide hori defendatzera eta bihar, Iruñeko kaleak kalitatezko osasungintza publikoaren alde betetzera.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.