EH Bilduk bere atxikimendua erakutsi dio Esako kaltetuek datorren larunbaterako, 12:30etan, Zangotzako udalaren aurrean deitu duten elkarretaratzeari, kaltetutako etxebizitzen desjabetzearen aurka eta Ebroko Ur Konfederazioko neurri kaltegarri eta arduragabeen aurka. Era berean, koalizioak bat egin du erabaki horren atzean dauden arduradunek kargu uzteko eskaerarekin.

Izan ere, proiektua hasi zenetik adierazi dugu Esa handitzeko planak ez duela bururik ez hankari ikuspegi ekonomikotik, sozialetik baita ingurugirotik ere. Lan horiek ez diete erantzuten eskualde horretako biztanleen beharrei, eta ez du gehiengoaren babesik. Gainera, hasierako aurrekontua hirukoiztu duen proiektuaren atzean dauden bestelako interesek eta onuradunak ezkutuan gordetzen dituzte, nahiz eta orain koste hori berriro handitu egingo den 103 etxebizitzen desjabetzearekin.

Zentzu horretan, dei egiten diegu herritarrei proiektua publikoki gaitzestera kalera atera daitezen, baita Ebroko Ur Konfederazioaren ea UPNren jokabide zentzugabe eta onartezinak baztertzera ere.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.