Datorren irailaren 3an Espainiako Txirrindularitza Itzuliaren 11. etapa Euskal Herrian izanen dugu. Iruñetik Aralarreko gainera bitarteko ibilbidean hain zuzen. 151 kilometroko etapa izanen da.

Ezaguna da gure Herria kirola maite duen herria dela, eta kirolen artean bereziki txirrindularitza maite duena beraren modalitate desberdinetan. Hau horrela izanik ere, ordea, hainbat eskubide onartzen ez zaizkion herria da gurea; besteak beste, nazio mailako kirol federazioak osatzeko eskubidea, edo nazioarteko kirol lehietan selekzio propioarekin ordezkatua izateko eskubidea. berezko hizkuntzan bizitzeko eskubidea eta libreki bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea.

Era berean, Nafarroan ere jendartearen parte zabal batek bere etorkizuna libreki erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen du, eta bere hizkuntzan, euskaraz, bizi ahal izatea. Gainera, Itzuluia igaroko den herrietako asko herri euskaldunak dira.

Kirol ekitaldi garrantzitsua eta jendetza mugitzen duen gertakizuna izanik, eta jasoko duen finantzaketa publikoa kontuan hartuta, Itzuliak errespetuz jokatu behar du errealitate hau aintzat hartuz eta horren araberako neurriak hartuz. Besteak beste, euskara ere Nafarroako hizkuntza propioa dela, eta nafar jendartea zein udal eta beste administrazio batzuk ere euskararen normalizazioaren alde pausoak ematen ari direla.

Horrexegatik, Nafarroan luze zabalean antolatzen den edozein ekitaldi edo espektakulutan, Espainiako Itzuliaren antolatzaileei eskatzen diegu geure hizkuntza eta kulturarekiko errespetutik abiatuz, nafar jendartearen eremu zabal baten sentipena jaso dezala, horretarako beharrezko neurriak hartuz. Ildo honetan, Itzuliak Nafarroan erabiliko dituen euskarri publizitarioetan, eta egingo diren ekitaldi eta erretransmisioetan geure hizkuntzaren, euskararen, erabilera berma dezan eskatzen diogu.

Agerikoa da geure herrian, eta Nafarroako udalerri askotan geure etorkizuna erabakitzeko eskubidearen aldarrikapenak babes zabala duela, bai eta geure euskal herritartasunaren sinboloek ere. Antolatzaileek, hortaz, errealitate hori aintzat hartu behar dute. Itzulia Euskal Herrira iritsiko da, eta herri honek bere hizkuntza, bere kultura eta bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea dauka.

Era berean, kirol ekimen honek nazioartean duen oihartzun handia aintzat hartuta, nafar jendartea animatzen dugu bere herritartasuna, hizkuntza eta cultura aldarrika dezan, Eta, nola ez, geure herria kirol arloan ere ordezkatuta izateko eskubidea.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.