Azken asteetan nafar jendartearen aurkako errepresio eta jazarpena handitzen ikusi dugu Estatuko segurtasun indar desberdinen partetik.
Bost egunen buruan, hamar lagun deitu dituzte Guardia Zibilaren aurrean deklaratzera "terrorismoa goratzea" leporatuta, presoen eskubideen aldeko ekimenetan parte hartu izanagatik Zizur, Altsasu eta Tuterako jaietan. Bestalde, Gobernu Delegazioak gaurko Iruñean deitua zegoen manifestazioa debekatu du, Audientzia Nazionalean epaituak izaten ari diren 28 gazteekin elkartasunean burutuko zena.

Gehiago ere bada ordea, gaur bertan Irati inguruan, Abodiko eski pista dagoen Pikatuako parajean, Espainiako ejertzitoa maniobra militarrak burutzen ari da, ikaragarrizko militarren eta bitarteko logistikoen erakustaldia eginez. Maniobra hauek ezinegona sortu dute zonaldeko bizilagunengan, beren mugimendu askatasuna errotik eteten baitute, eta eragin negatiboa baitaukate turismo eta abeltzaintza sektoreetan.

EHbilduk salatu nahi du, azken aldian ikusten ari garen errepresioaren gehitzeak atzean duen asmo politikoa, zeinak nafar jendartea beldurtu eta abian den aldaketa politiko eta sozialaren prozesua oztopatu nahi duen. Estatuak Nafarroarekiko duen jarrera era bat antidemokratikoa da: bere aparatu juridiko eta politiko guztia Nafarroako instituzioen subiranotasunaren aurka erabiltzeaz gain, inposiziorako dituzten indar guztiak ateratzen dituzte kalera: isunak, gorazarre akusazioak eta Nafar lurraldearen okupazio fisikoa militarren bidez.

Honela, argi utzi nahi digute Nafarroan Espainiako autoritatearen aurrean burko agertzen direnek agintzen dutela, eta baita aginduko ere.
EHbilduk dei egiten dio nafar jendarteari kikildu ez dadin, eta determinazio osoz aldaketa politiko eta sozialaren alde lanean jarrai dezan, Nafarroaren demokratizazioa lehen zutarri izango duen aldaketaren alde. Nafarroa herritarrena da, bere lurrak, bere kaleak eta bere instituzioak nafarronak dira.

Iruñean, 2014ko Irailaren 26an.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.