Aurten oraindik basoetan hobekuntza lanak egiteko dirulaguntza deialdia ez da atera, honek Nafarroako mendietan eta basoetan egin beharreko hobekuntzak egitea udal askori ezinezko bihurtuz eta beste askori kalteak eraginez.

Hau dela eta, Nafarroako udalerri desberdinetako 70 alkatek manifestu eta eskaera bat sinatu dute eta Nafarroako Gobernuan aurkeztu dute -Landa Garapen, Ingurumen eta Tokiko Administrazio Departamentuko erregistroan hain zuzen ere-. Honekin batera NUKF-ri egoeraren larritasuna jakinarazi eta ekimen honen neurria aintzat hartua izan dadila eskatu dute Nafarroako Gobernuan eginiko eskariaren eta sinaduren kopia bertan ere aurkeztuz honen berri izan dezaten.

Sinatutako eskakizuna

2014ko ekainean bete betean sartu garenean, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Sailak, baso jardueretarako dirulaguntza deialdia ez du oraindik atera; azken urteetako baso ekintzen dirulaguntzen murrizketa etengabearen beste pausu bat dugu honakoa.

Nafarroako basoak egoki mantzentzeko, udalek diru laguntza hauek jasotzeko aukera izatea ezinbestekoa da, basoen geroa eta iraunkortasuna mantendu ahal izateko udalek beraien kabuz ezin baitiete aurre egin mantentze eta hobetze lan hauen inbertsioei. Inbertsio berriez gain, jakina da aurreko urteetan egindako inbertsioen mantenimendu lan asko egin behar izaten direla, eta dirulaguntza hauek ahalbidetu ezean, lan horiek egiteko gaitasunik ez dutela izanen Nafarroako udalerri askok.

Honetaz gain, gure herrialdeko garapen sozioekonomikoan atal garrantzitsua da basogintza eta lanpostu ugari sortzen dituena gainera.
Egoera hau izanik, Toki Administrazioko, Ingurumeneko eta Landa Garapeneko Departamentuak 2014erako "Toki Entitateentzako Baso Lanetarako Laguntza" deialdi berria berehala atera dezala eskatzen dut, besteak beste, ni Lehendakaria naizen udalerriak mendian egin behar dituen lanei aurre egin ahal izateko.

Behar hainbateko kontusailaz horni dadila Toki Administrazioko, Ingurumeneko eta Landa Garapeneko Departamentua edo kasuko atala, udalek dagoeneko aurten bertan egin dituzten eta egin behar dituzten inbertsioei aurre egiteko berme moduan.

 

Sinatzaileak
1. Acuerdo de pleno del Ayto de Cabredo.
2. Acuerdo de pleno del Valle de Arece/ Artzibar.
3. Acuerdo de pleno del Ayto de Araitz.
4. Acuerdo de Pleno del Ayto de Oroz-Betelu/ Orotz-Betelu.
5. Acuerdo de pleno del Ayto de Sunbilla.
6. Resolución de presidencia de la Junta General del Valle de Aezkoa.
7. Resolución de alcaldía de Etxarri Aranatz.
8. Resolución de alcaldía de Uharte Arakil.
9. Resolución de alcaldía de Ituren.
10. Resolución de alcaldía de Aibar/Oibar.
11. Resolución de alcaldía de Etxauri.
12. Resolución de alcaldía de Orbaizeta.
13. Resolución de alcaldía de Orbara.
14. Resolución de alcaldía de Valtierra.
15. Resolución de alcaldía de Irañeta.
16. Resolución de alcaldía de Lakuntza.
17. Resolución de alcaldía de Aguilar de Codés.
18. Resolución de alcaldía de Irurtzun.
19. Resolución de alcaldía de Arbizu.
20. Resolución de alcaldía de Leoz/ Leotz
21. Resolución de alcaldía de Abaurrea Alta/ Abaurregaina.
22. Resolución de alcaldía de Abaurrea Baja/ Abaurrepea.
23. Resolución de alcaldía de Larraona.
24. Resolución de alcaldía de Bertizarana.
25. Resolución de alcaldía de Eulate.
26. Resolución de alcaldía de Oitz/Oiz.
27. Resolución de alcaldía de Ronkal/Erronkari.
28. Resolución de alcaldía de Auritz/Burguete.
29. Resolución de alcaldía de Aranaratxe/Aranarache.
30. Resolución de alcaldía de Peralta.
31. Resolución de alcaldía de Murieta.
32. Resolución de alcaldía de Otxagabia/Ochagavía.
33. Resolución de alcaldía de Cendea de Olza.
34. Resolución de alcaldía de Garde.
35. Resolución de alcaldía de Doneztebe/Santesteban.
36. Resolución de alcaldía de Arruazu.
37. Resolución de alcaldía de Larraun.
38. Resolución de alcaldía de Itzaltzu/Izalzu.
39. Resolución de alcaldía de Esparza de Salazar.
40. Resolución de alcaldía de Güesa.
41. Resolución de alcaldía de Igal.
42. Resolución de alcaldía de Sarriés.
43. Resolución de alcaldía de Galoze/ Gallués.
44. Resolución de alcaldía de Arakil.
45. Resolución de alcaldía de Agoitz/ Aoiz.
46. Resolución de alcaldía de Altsasu/Alsasua.
47. Resolución de alcaldía de Arano.
48. Resolución de alcaldía de Arantza.
49. Resolución de alcaldía de Basaburua.
50. Resolución de alcaldía del Valle Baztán.
51. Resolución de alcaldía de Beintza- Labaien.
52. Resolución de alcaldía de Berriozar.
53. Resolución de alcaldía de Donamaria- Gaztelu.
54. Resolución de alcaldía del Valle de Egüés/Eguesibar..
55. Resolución de alcaldía de Esteribar.
56. Resolución de alcaldía de Ezcaroz/ Ezkarotze.
57. Resolución de alcaldía de Igantzi.
58. Resolución de alcaldía de Imotz.
59. Resolución de alcaldía de Iturmendi.
60. Resolución de alcaldía de Jaurrieta.
61. Resolución de alcaldía de Leitza.
62. Resolución de alcaldía de Areso.
63. Resolución de alcaldía de Goizueta.
64. Resolución de alcaldía de Bera.
65. Resolución de alcaldía de Lesaka.
66. Resolución de alcaldía de Olazti.
67. Resolución de alcaldía de Oronz/Orontze.
68. Resolución de alcaldía de Urrotz.
69. Resolución de alcaldía de Urzainki/ Urzainqui
70. Resolución de alcaldía de Aribe.
71. Resolución del presidente del concejo Arribe-Atallo.
72. Resolución de presidencia del concejo de Aldatz (Larraun).
73. Resolución de Presidencia del concejo de Lizarraga Ergoiena.
74. Resolución de presidencia del concejo de Arrarats.
75. Resolución de presidencia del concejo de Beramendi Udabe.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.