Kataluniako herriari elkartasuna adierazteko eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko ekitaldi bateratu bat eginen dugu Iruñean igande honetan, eguerdiko 12ean Udal Plazan. Nafarroako herritarrei deia luzatu nahi diegu ekitaldi horretan modu zabalean parte hartzeko.

Ekitaldirako deia egiten dugun pertsona eta eragileok bat egiten dugu Kataluniako jendarteko eremu anitzetatik Espainiako Estatuaren aurka egiten ari den salaketarekin Kataluniako herriak bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidea urratzeagatik, nazioartean aitortuak dauden kontsulta ereduen bitartez kataluniarrek egikaritu nahi duten demokrazia ariketa eragozteagatik.

Pentsatzen dugu Espainiako Estatuaren jarrera ez datorrela bat nazioarte mailan demokratikoak diren Estatuak berezkoak izan behar dituzten jokabideekin. Ez dator bat adibidez Kanadako Estatuak Quebec-ekiko duen jarrerarekin edota Britainia Handiak Eskoziarekiko erakutsi duenarekin.

Uste dugu demokraziaren aroa iritsi dela; herriei zein herritarrei bideak ireki behar zaizkie beraien etorkizunaren inguruko erabakiak era demokratikoan hartu ditzaten.

EH BILDU, GEROA BAI, LAB, ELA, EHNE, CGT, STEE-EILAS, ESK

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.