Orbaitzetako herritarrak ekitaldia eginen dute igande honetan Mikel Zabalzaren heriotzaren 29. urtemuga gogora ekartzeko. EH Bilduren ordezkaritza bat presente egonen da ekitaldian eta deialdia ere zabaldu nahi diegu herritarrei bertan parte hartu dezaten.

Goardia Zibilak Mikel bere etxetik onik atera zuen eta handik egun batzuetara zerraldo eta tortura zantzuekin itzuli zion bere familiari. Inoiz ez da argitu zehatz mehatz atxiloketa eta gorpua agertu bitarteko egun luze horietan gertatu zena; nahiz eta handik eta hemendik dato asko ezagutzera eman diren. Dakigun gauza bakarra da Goardia Zibilak eta PSOEk zuzentzen zuen Espainiako Gobernuak egia estali dutela eta gezurrak esan dituztela "bertsio ofizialak" zabaldu dituzten bakoitzean. PSOE, Goardia Zibila eta Estatua dira Mikelen heriotzaren ardura dutenak. Beraiei dagokie gertatutakoa argitzea, erantzukizun politiko eta juridikoak beraien gain hartzea eta Mikelen familia zein herriaren aurrean kontuak ematea.

Mikel Zabalzak beste biktima guztiek bezala aitortza eta justizia behar du. Euskal Herriak, Nafarroak, ezin izango dute benetako elkarbizitza eraiki biktima guztiak aitortza izaten duten arte, inolako mailaketarik gabe, ez baitaute lehen eta bigarren mailako biktimak.

Tamalez, Mikel Zabalzaren heriotza eragin zuen Tortura ez da iraganeko gauza gure herrian. Oraindik orain torturaren praktika eta torturaren zigorgabetasuna ahalbidetzen duten salbuespeneko politikak indarrean daude, atxilotuen inkomunikazioa baimentzen duen araudia barne. Oraindik orain, torturatik ateratako adierazpenak dira euskal herritar asko espetxean edota auzibidean mantentzeko erabiltzen ari diren froga bakarrak.

Benetako bakea eta konponbide demokratikoa eraikitzeko ezinbestekoa da Torturak eragindako errealitatea ezagutzea; torturaren praktikaren atzean egon diren ardura politiko guztiak garbitzea, Torturak utzi dituen zauri guztiak osatzeko bitartekoak jartzea (torturan oinarrituriko auzi penal guztien indargabetzea barne), eta aurrera begira Tortura ezinezkoa eginen duen marko juridiko eta politikoa eratzea. Erronka honi ekiteko, ezinbestekoa izanen da Euskal Herriko eragile zein herritar guztien konpromisoak egituratzea.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.