Larunbat honetan Nafarroako aldaketaren alde deitutako manifestazioarekin bat egin nahi du EH Bilduk. "Denok batera" ekimenaren baitan, Nafarroan aldaketa sakona nahi duten eragile, sindikatu eta alderdi politikoek bate gin dute, manifestazio hau deitzerako orduan.

Azken urte hauetan hazi egin da aldaketaren eskakizuna Nafarroako kaleetan. Indarrean dagoen erregimenak urteetan alboratu ditu nafar jendartearen nahi eta aldarrikapenak. Horrela, larunbat honetako manifestazioa euskeraren alde, zerbitzu publikoen alde, oinarrizko errenta duin baten alde, ikasle mugimenduak, pentsio duinen aldeko taldeak edo ta ingurumena suntsituko duten azpiegituren kontra azaldutako indarrek bat eginen dute.

EH Bilduk bat egiten du mobilizazioarekin, kaleak aldaketarako bidean jarri baitu nafar gizartea. Zentzu horretan uler daiteke gainera, EH Bilduk pasa den abenduaren 2an aurkeztutako proposamena. Nafarroa demokratizatzeko proposamena da, nafar jendarteak bere geroaz erabakitzeko ahalmena berreskuratzeko eskubidea.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.