Vascuencearen Legearen 28.urteurrena dela eta aldarrikapen festa eguna deitu du Tafallan igande honetan Euskaraz Bizi eta Ikasi Plataformak. Lege honek inposatzen duen zonifikazioa salatzeko ekimenarekin bat egiten du EH Bilduk. 28 urteren ostean zonifikazioa indarrean dirau eta Tafalla bezalako herrietako biztanleek zonalde ez euskaldunean bizitzeak suposatzen duen hizkuntz eskubideen urraketa pairatzen dute egunero.

EH Bilduk dei egiten du Tafallan igandean goiz guztian zehar izanen diren jarduera eta ekitaldietan parte hartzera, Vascuencearen Legeak suposatzen diskriminazioa jai giroan ozen salatzeko. EH Bilduk, nafar guztiak hizkuntz eskubide berberak izango dituen lege berri bat behar dela aldarrikatzen du, zonifikazioen gainetik, lurralde osoan euskaraz bizitzeko eskubidea bermatua izanik.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.