EH Bilduk, Nafarroaren erabakitze ahalmenaren kontrako epaitegi Konstituzionalaren azken erasoa salatu nahi du. Oraingoan Fracking-a debekatzen duen foru legearen kontra egin du Madrilgo epaitegiak. EH Bilduk gogorarazi nahi du, Fracking-a Nafarroan debekatzen duen araua, parlamentuaren gehiengoaren babesarekin onartua izan zela. Bide beretik, teknika kutsakor honengatik kaltetuak izan daitezkeen udal gehienek Frackingaren kontrako mozioak adostu dituzte udal bilkuretan. Epaitegi Konstituzionalak, Nafarroako gizartearen gehiengoaren borondatearen kontra azaltzen da berriz. Ez du nafarren borondatea errespetatzen. EH Bilduk parlamentuan, deklarazio institucional proposamen bat aurkeztuko du, alderdi politikoek legearen defentsan agertu, epaitegi Konstituzionalaren jarreraren kontra azaldu daitezen eta Gobernuak Nafarroaren erabakitze ahalmena defenda dezan eskatuz.

Argi geratu da Fracking-a erabili den tokietan, ingurugirorako suposatzen duen kaltea. Fracking-ak denbora laburrean hustutzen ditu gas ustiategiak. Horren ondorioz, gas hobi ezberdin gehiegi zulatu behar izaten dituzte Fracking enpresak. Teknika honek gainera, ondorio larriak izan ditzake pertsonen osasunean eta ingurugiroan. Harri eta harkaitzak zulatu ahal izateko, ur kantitate handiez gain, material kimiko ezberdinak erabiltzen dituzte, ingurua erabat kutsatuz.

Nekazaritza eta abeltzaintza sektoreek berebiziko garrantzia dute Nafarroan. Nafarroak natura ingurune ikusgarria du, paisai aniztasun handiarekin. Ingurune natural hauek eta Nafarroako ekonomiaren etorkizuna bera arriskuan izan daitezke Espainiako Gobernuaren laguntza duten Fracking enpresen planek aurrera egiten badute, eta bide berean epaitegi Konstituzionalak tknika hauek Nafarroan debekatzeko legea bertan behera uzten badu.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.