Nafarroako etorkizuna mahai gainean izanen du datorren asteartean Espainiako Auzitegi Nazionalak. UPyD alderdiak 2002ko maiatzaren 7an Hitzarmen Ekonomikoaren Koordinazio Batzordeak hartutako erabakiaren kontra aurkeztutako helegitearen estimazioak, Nafarroako bideragarritasun ekonomikoarendako mehatxu larria suposatzen du. Berriz ere auzipean izanen dira gure lurraldeak zeharkako zergapetze arloan eta estatuarekin zentzu honetan akoprdioak lortzeko dituen eskumen apurrak.

Honekin batera Epaitegi Gorenean Arbitraje Batzordearen akordioa Estatuko Ogasunaren erreklamazioa ere argitzeke dago. Bi auzi hauek Nafarroako Ogasunaren gaineko mehatxu larriak dira. Kutxa publikoan 2.500milioi euroko galerak eragin ditzazkeen mehatxua.

EH Bildutik ulertzen dugu, honakoa ere Nafarroako gizarteak sakonki ezagutu beharko lukeen gaia dela. Nafarroako herritarrek zer gertatu den jakin behar dute, egoera honetara nola iritsi garen argi izan behar dute. Nafarroa kinka larrian, porrot ekonomikoaren ertzean nork utzi duen jakin behar da.

EH Bilduren "Gizarte Auditoretzak" gai hauei ere erreparatzen die. Gaur inoiz bainon gehiago, Foru Parlamentuak onartutako legeei errekurtsoen bitartez estatuak abian jarritako erasoen aurrean eta Epaitegi Konstituzionalak Nafarroako ahalmen fiskalale ezeztatzearen aurrean, UPNren Gobernuak erakutsitako ahalmen falta nabarikoa izan da. Nafarroako herritarren erabakitze eskubidearen defentsan erantzun politiko ta sozial indartsuagoa behar da.

Azken egunotan hainbat bozeramale eta alderdietako buru entzun ditugu egoeraz mintzatzen, Nafarroaren gaineko etengabeko mehatxuaren konponbideaz. Konponbidea ez da pasako Madrilen zenbat ogi apur lortu daitezkeen eztabaidan. Konponbidea, derrigorrez, nafar jendartetik jaioko da. Auzitegi Nazionala ez da nor Nafarroaren etorkizuna eta herritarrek hautatuko duten hurrengo gobernua baldintzatuko duten erabakiak hartzeko. Ez dauka zilegitasunik nafar jendartearen izenean erabakirik hartzeko. Nafarroaren etorkizuna Nafarroan erabakiko da, eta ez Madrilen.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.