Egungo eredu energetikoa agortua dago. Gutxi batzuen aberastasuna bilatzen duen ereduak alternatiba behar du. Alternatiba herritarra eta burujabea, inoren eta ezeren menpe egongo ez dena. Ingurugiroaren errespetuan oinarritzen dena. Egun, Castejongo zentralak, Goi Tentsio Lineak eta fracking-an oinarritzen den ereduari alternatiba eraiki behar zaio.

Hortik abiarazten du EH Bilduk ere bere diagnosia: energia pertsonen zein herrien biziraupenerako oinarrizko faktorea da, ezinbesteko ardatza, eta honen mesedera bideratu beharra dago.

Multinazionalez osaturiko oligopolio energetikoak, lapurtutako errekurtsoak, herritarroi hustutako baliabideak erabili ditu elite ekonomiko eta politikoen mesederako, euren aberastasuna handitzeko helburu bakarrarekin. Gure ingurua suntsitu eta gure duintasuna zapaldu dute, miseriara kondenatu gaituzte. Preso bilakatu gaituzte, kontsumoaren mugagabearen preso, eredu bakarraren preso, buruan sartu diguten bizimoduaren preso.

Nafarroa oligopolioen paradisu bihurutu da. Energia ekoizpen eta teknika basatiak jartzen dituzte martxan UPN, PP eta PSN ren laguntzarekin, gure herritarren bizimodua kaltetuz eta ingurugiroa suntsituz.

Hor ditugu Castejongo zentral termikoak. Herritik hain gertu dira, epaitegi gorenak beren jarduera ilegala dela esan duelarik. Nafarroan kasurik ez eta egunero etxeko lehiotik CO2 emisio ikaragarriak ikusten dituzte Castejongo bizilagunek.

Horren harira dator Goi Tentsioko linearen proiektua, Castejonen ekoizten den energia, Nafarroatik kanpo eramateko. Nafarra hegoaldetik iparraldera zeharkatuko duen energia autobidea.

Eta hau gutxi balitz, Fracking-aren mehatxua dugu buru gainean. Gasa ateratzeko teknika basati eta kutsakorra, akuifero eta putzuak pozoinduko dituen teknika. Nafarroaren lurraldearen %13 zabaldu daitekeena.

Egoera latz honen aurrean. Euren aberastasuna handitzeko, energiaren espekulazioa eta merkantilizazioa sustatzen duten Iberdrola edo Endesa bezalako multinazional elektriko handiekin apurtuko duen eredua sustatu nahi du EHBilduk. Kontsumoaren murrizketa oinarri, energia berriztagarrien aldeko apustua egingo duena, proiektu herritarren bultzadaz, energiaren gaineko kontrola herritarron eskuetara bueltatzeko. UPN, PP eta PSNk euren interesetan oligopolioaren bulegoetan sinatzen dituzten akordioen aurrean, erabakiak jendartearen esku uzteko apustua egiten dugu.

Hauek dira gure konpromezuak:

  1. efizientzia energetikoaren aldeko apostua,
  2. burujabetza energetikoa,
  3. tokian tokiko hostalaritza eta merkataritzarekiko konpromezua,
  4. energia berriztagarrien aldeko apostua,
  5. eredu berri hau sustatzeko proiektuen aldeko politikak,
  6. tokiko garapenaren aldeko apostua,
  7. konzientziazio politikak
  8. akordiorako jarrera irekia.

Nafarroan aldaketa ezinbestekoa izanen da, proiektu energetiko berri eta garbi hau martxan jartzeko. Aldaketa anitza eta zabala, bazterketarik gabe, konprometitua eta kalean eskatzen ari den aldaketa nahiarekin arduratsua. Horixe izanen da gakoa, ehemen gu geuk, nafarrok erabakitzea.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.