EH Bilduk Barcina Presidentak Epaitegi Kontistuzionalaren epaiaren aurrean izan duen erreakzioa salatu nahi du. Epaitegiak arrazoia eman dio Nafarroako Parlamentuari Nafarroako Kutxaren Fundazioaren kontrolari dagokionez. UPNk dio parlamentuaren "Fundazioen Legeak" ez duela eraginik Nafarroako Kutxaren Fundazioan eta bere kontrola Nafarroako Gobernuarengan mantendu nahi du, parlamentuko kontroletik urrun.

"Urtebeteko atzerapena darama UPNk Nafarroako Kutxaren Fundazioaren kudeaketa gardenari dagokionez" adierazi du Nafarroako Gobernurako EH Bilduko hautagaia den Adolfo Araizek, "ezagutu berri dugun epaiaren gainetik, UPN Nafarroako Kutxaren inguruan opakutasuna mantentzen tematzen ari da". Yolanda Barcinak egindako adierazpenen harira Adolfo Araizek honakoa esan du: "zalantzazko interpretazio juridiko bati helduta, UPN-k hiritarrei Kutxaren Fundazioaren kontrola kendu nahi die, parlamentuan onartutako legearen gainetik". "Opakutasunaren denbora bukatzear da, laster ailegatuko da gardentasunaren aroa" gaineratu du Araizek.

Berriz ere gardentasun falta eta UPNren eskuarekin topatzen gara Nafarroako Kutxaren inguruan, kasu honetan nafar guztiona zen kutxatik utzi dituzten apurrekin topatzen gara. Kutxaren gaineko kontrol osoa mantentzen tematzen ari da dira UPN eta Yolanda Barcina, parlamentuari kontrol hori egiteko aukera guztiak ukatuz.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.