CANen desagerpena: zer jakin behar dugu?


Nafarroako Kutxaren galbidea ekarri duten arrazoiak ezagutzea ezinbestekoa da, orain arte ezkutuan egon den informazio guztia argitara ekartzea eta norbanako bakoitzaren ardurak argitzea. Parlamentuan egin den ikerketa batzordean ordea informazio guztia ukatu dute, ikerketaren ibilbidea eta helburuak oztopatuz. Baina guk badakigu ilunguneen zerrenda luzea dela, luzeegia.

EDUKIETAN ETA DENBORAN MUGARIK GABE IKERTU BEHAR DA NAFARROAKO KUTXAREN GALERA, ERANTZUNKIZUN POLITIKO ETA TEKNIKOAK ZEHAZTU BEHAR DIRA

GURE KONPROMISOA: DATORREN LEGEGINTZALDIA HASIERAN IKERKETA BATZORDEARI JARRAIPENA EMATEA

 

  • KUDEAKETA EKONOMIKOA

  • Agerian gelditu da 2009 eta 2012 urteen artean 1000 milioi euroko ondare garbia galdu zela, kudeaketa ekonomiko negargarri baten ondorioz.
  • Hedatzea

    Hedatzea

    Jakin behar dugu sukurtsal bakoitza zenbat kostatu zen, nori erosi zitzaizkion lokalak, zein enpresa baliatu ziren erreformez eta zenbateko faktura eragin zuten eta fabore traturik egon al den.
  • Erretiroak

    Erretiroak

    Jakin behar dugu zenbateko aldea dagoen erretiro aurreratuen eta langileen kontratazioen artean, salbuespenezko erretiro aurreraturik eta pribilegiozko fabore traturik egon den eta kanpoko goi karguak fitxatzearen kostuak zenbatekoak izan diren. Alor horretan egindako kudeaketa txarrak 300 milioi euroko gainkostua ekarri du.
  • Inbertsioak

    Inbertsioak

    Korporazioen nondik norakoak dira atalik ilunenak. CANek 2000n 51 enpresa partaidetza zituen eta hamarkada bat geroago, 80 enpresa zituen. Inbertsio horiek zulo handiak eragin dituzte. Jakin behar dugu baita ere Nafarroako Gobernuaren azpiegitura handietan kutxak jokatu duen rola: Nafarroako autobidea, ubidea, Los Arcoseko zirkuitua, Iberdrola…
  • Banca Civica

    Banca Civica

    Operazio horren atzean zer dago? Jakin behar dugu kutxaren benetako finantza egoera ezkutatzeko saiakera izan zen hala bazkideen egoerari buruz ikerketarik ez zen egin, kutxaren finantza sendotasuna kolokan jarriz. Zerk eragin du galera? Urte horietako kontabilitatea zehatz-mehatz ezagutu behar dugu.
  • ERABAKI INSTITUZIONALAK

  • Nafarroako Kutxako gobernu organoetan Nafarroako elite ekonomikoa eta politikoa zegoen ordezkatuta, baina irabaziak eta oparotasunak bukatu eta azalpenak emateko ordua iritsi denean, beste alde batera begiratu dute.
  • Nafarroako Kutxako Estatutuak eta Kontrol Batzordeko aktak ikertzean, agerian gelditzen da UPNren Gobernuak dagozkion funtzioen utzikeria egin duela eta duela kontrol lanarekin bete.
  • KUTXAREN ONDAREA

  • Artelanak

    Artelanak

    Ondare artistikoaren inbentarioari heldu behar zaio jakiteko falta diren 745 artelanekin, artean garrantzi handiko obrak, zer gertatu den argitzeko.
  • Higiezinak

    Higiezinak

    Hirigintza operazio ugariak ikertu behar dira eta jakin Nafarroako Kutxaren kapitalean eragindako zuloa zenbatekoa izan zen.
  • ESKANDALOAK

  • Dietak

    Dietak

    Nafarroako Gobernuko hainbat ordezkarik milioi bat euroko baino gehiago jaso dituzte dietetan Nafarroako Kutxatik, egindako lanaren inolako justifikaziorik gabe
  • Gobernu Kontseilariek jasotako maileguak ikertu eta Kutxarentzat fakturatu duten enpresen zerrenda egin behar da, ordezkariekin loturarik badagoen argitzeko.
  • Atzerriko abenturak

    Atzerriko abenturak

    Jakin behar dugu zenbatekoa izan den atzerriko hedapenaren kostua: ordezkaritza bulegoa, lankidetza akordioa, Hungariako HBW Expressen inbertsioen nondik norakoa, Washingtongo bulegoa eta Conciban USAko kontseilarien irabaziak eta operazioaren gastuak.
  • Luxuzko bidaiak

    Luxuzko bidaiak

    Paris, Londres, Berlin, Washington… Dena barne: hotelak, bazkariak, bisitak, helikoptero bidaiak, irteerak txalupan, museoak, ikuskizunak…
  • Milaka euroko erlojuak

    Milaka euroko erlojuak

    Zenbat opari ordaindu dira guztira herritarrek Nafarroako Kutxan zuten diruarekin? Eroskeria deliturik bada?