Nafarroa eta estautuaren hitzarmen ekonomikoaren Negoziaketarako Batzordea bilduko da bihar asteartea Madrilen. Negoziaketarako jarraitutako prozedura zuzenena izan ez den arren, behingoz Parlamentuan hainbatetan eskatutako Negoziazio Batzordea eratuko da.

UPNk estatuarekin negoziatu du eta gerora, aldaketarik onartzen ez duen akordioa planteatu die talde parlamentarioei. Argi dago UPNk Madrilen interesekiko duen menpekotasuna, bai kasu honetan eta baita beste hainbat adibideetan ere. Estatuak, gure subiranotasunaren ondarrak epaitzen dituenean, UPNk herritar guztion batasuna eta babesa bilatu beharrean, beren interesen alde bizkarrra ematen dio gizarteari.

Bileran landuko diren gaien garrantziagatik eta UPNk egoera kudeatzeko izan duen modu okerraren gainetik, EH Bilduk Negoziaketa Batzordean parte hartuko du nafar gizartearen erabakitze eskubidea defendatzeko.

Nafarroako herritar guztiak ordezkatzen dituzten alderdi politiko guztiak presente egotea garrantzitsua da, Estatuak eskatzen dituen 1.500milioi euroak ez ordaintzearen alde Parlamentuak onartutako ebazpena defendatzeko. Nafarroako Parlamentuak aho batez onartutakoa bete behar du Estatuak. Proposatzen dugun konponbidea, Estatuak jarritako helegitea kentzea da.

Bestalde, ulertzen dugu, proposatzen diren beste erreformak, azken aldian izan diren sententziak ekiditeko, Nafarroari ahalmen fiskala kentzen diotela. Zalantza sortzen du guregan eta dudarik gabe, ez dira gure herriarentzako konponbiderik onenak. Ikusi beharko da denborarekin eta adostutako testuaren aplikazioan, zerga armonizazioari dagozkion berrikuntza hauek ez ote diren gure eskumen fiskalen kontrako erasoak. Momentuz berrikuntza hauek ez ditugu argi ikusten, bainan Volkswagenen BEZaren mehatxua zen erasoengatik gure Ogasuna defendatzeko helburutik ez gaituzte aldenduko.

Egungo egoerak, subiranotasunaren galerak herritarrengan dituen ondorioak argi utzi du. Estatuak, Nafarroako eskuinaren laguntzarekin, ez du etsiko dagozkigun eskubide guztiak kendu arte. Egoerak hala ere, jarraitu beharreko bidea markatzen digu, Nafarroako herritarrengan ondorioak dituzten gai guztiengan erabakitze eskubidea berreskuratu behar dugum, gure etorkizunaz nafarrok erabaki dezagun.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.