EH Bildu aldaketa politikorako baliabide bat da. EH Bildu, gatazka askotan hezitako pertsona askoren batasuna da. Erregimenari kolpea emateko eta Euskal Herri berri bat eraikitzeko batu gara. Gure herri eta bailaretan jaiotzen den Euskal Herri berri bat eraikitzeko batu gara.

EH Bildun demokrazia behetik gora eraikitzen dela benetan sinisten dugu. Jendearen parte-hartzean, Auzolanean, sinisten dugu. Herriak gobernatzeko ardura eman digun herrietan egiaztatzen ari gara; Agoitz kasu eta oposizioan gaudenetan dinamika interesgarriak piztu ditugu; Irunberri, Zangoza, eta Erro eta Aezkoako bailaretan. EH Bildu Agoitzen gobernatzeko ardura hartu zuen egoera kritiko batean. Eskuinekoen hamarkadetako gestioaren ondorioz, Udala zorrez beteta aurkitu genuen.

Orain Nafarroako Lehendakari izateko UPNren burua den José Javier Esparzak horren inguruan zerbait badaki, Agoitz ia behea jotzen utzi zuten arduradunetako bat baita. EH Bildu Agoizko kontuak saneatzeko bidean dugu gaur, lanari, gardentasunari, zorroztasunari eta onestasunari esker. Humiltasunez beteta, egiteko asko baitugu oraindik, gobernatzeko beste modu bat badagoela esan dezakegu, gehiengoaren onurako diru publikoa kudeatu daitekeela esan dezakegu.

Aldaketak hasi besterik ez du egin. Agoitzen lan haundia dugu aurretik; baina gure oraingo lana Ekialdeko herri guztietan aldaketaren bidea eraikitzea da; eta baita Nafarroan eta Euskal Herriko multzoan ere. Aldaketa honen helburua argia da, Ekialde anitz bat eraikitzea, non, herritar guztion iritzia errespetatuko den, non guztiok ekarpena egingo dugun eta bertan bizi, ikasi eta lan egiteko bermea izango dugun. Aldaketak lehentasuna dauka; gure herri eta bailarak hil daitezke beste politika batzuengan apostua ez bada egiten. Guk argi dugu, ekonomia, bateratasun politika, lurralde politika, hizkuntza politika, giza zerbitzuak, osasuna, kultura eta hezkuntza beste modu batera antolatzeko ideiak ditugu. Gehiengo berriak sortzeko unea da, ilusioz eta kolorez jantzi behar dugu aldaketa, josi behar ditugu gure herri eta bailarak eta haritik tiraka lortuko dugu Nafarroa berria eraikitzea.

Agoitzen, Irunberrin, Zangozan, Piriniotako bailara guztietan, Ekialdeko herri guztietan, Nafarroan eta Euskal Herrian elkarlanean ibiltzeko garaia dugu, aldaketa politikoaren aldeko garaia. Aldaketa politikoa guztion artean eraiki behar dugu. Gure herri gehienetan, ari gara; herri bilguneak antolatu dira udalak aldatzeko proposamenak bilduz, parte hartzeko zubi ezberdinak sortu dira, hitzaldiak direla, herri galdeketak, herriko eragileekin birak... Herritar askok bertan parte hartzen ari gara, baina hala ere, gonbidapen zintzo bat egin nahiko genieke gure herriko emakume eta gizon guztiei bertan parte har dezaten. Guztiok beharrezkoak gara aldaketa politiko eta sozial hau gauzatu dadin.
Martxoaren 7an aldaketa politikoarekin konpromezua hartu dugun milaka lagun BECen elkartuko gara, munduari esateko Euskal Herri berria dagoeneko abian dela. Langileon Euskal Herri gorria; bailaren Euskal Herri berdea eta zelaien Euskal Herri gorri-horia, emakumeen eskubideen alde lan egiten duen Euskal Herri morea, eskubide politikoen Euskal Herri laranja, gazteok gure herri eta bailaretatik joan behar ez izateko Euskal Herria... Inork ezin du zure lekua bete; inork ezin du zure konpromezua porturatu. Horregatik, gaur Nafarroako ekialdeko herritarrok deia luzatzen diegu gure bizilagun guztiei Martxoaren 7an BECera hurbil daitezen, guztion artean Euskal Herri berriaren jaiotza egin dezagun.

-EH Bildu aldaketa politikorako baliabide bat da. EH Bildu, gatazka askotan hezitako pertsona askoren batasuna da. Erregimenari kolpea emateko eta Euskal Herri berri bat eraikitzeko batu gara. Gure herri eta bailaretan jaiotzen den Euskal Herri berri bat eraikitzeko batu gara.

 

-EH Bildun demokrazia behetik gora eraikitzen dela benetan sinisten dugu. Jendearen parte-hartzean, Auzolanean, sinisten dugu. Herriak gobernatzeko ardura eman digun herrietan egiaztatzen ari gara; Agoitz kasu eta oposizioan gaudenetan dinamika interesgarriak piztu ditugu; Irunberri, Zangoza, eta Erro eta Aezkoako bailaretan. EH Bildu Agoitzen gobernatzeko ardura hartu zuen egoera kritiko batean. Eskuinekoen hamarkadetako gestioaren ondorioz, Udala zorrez beteta aurkitu genuen. Orain Nafarroako Lehendakari izateko UPNren burua den José Javier Esparzak horren inguruan zerbait badaki, Agoitz ia behea jotzen utzi zuten arduradunetako bat baita. EH Bildu Agoizko kontuak saneatzeko bidean dugu gaur, lanari, gardentasunari, zorroztasunari eta onestasunari esker. Humiltasunez beteta, egiteko asko baitugu oraindik, gobernatzeko beste modu bat badagoela esan dezakegu, gehiengoaren onurako diru publikoa kudeatu daitekeela esan dezakegu.

 

 

-Aldaketak hasi besterik ez du egin. Agoitzen lan haundia dugu aurretik; baina gure oraingo lana Ekialdeko herri guztietan aldaketaren bidea eraikitzea da; eta baita Nafarroan eta Euskal Herriko multzoan ere. Aldaketa honen helburua argia da, Ekialde anitz bat eraikitzea, non, herritar guztion iritzia errespetatuko den, non guztiok ekarpena egingo dugun eta bertan bizi, ikasi eta lan egiteko bermea izango dugun. Aldaketak lehentasuna dauka; gure herri eta bailarak hil daitezke beste politika batzuengan apostua ez bada egiten. Guk argi dugu, ekonomia, bateratasun politika, lurralde politika, hizkuntza politika, giza zerbitzuak, osasuna, kultura eta hezkuntza beste modu batera antolatzeko ideiak ditugu. Gehiengo berriak sortzeko unea da, ilusioz eta kolorez jantzi behar dugu aldaketa, josi behar ditugu gure herri eta bailarak eta haritik tiraka lortuko dugu Nafarroa berria eraikitzea.

 

 

-Agoitzen, Irunberrin, Zangozan, Piriniotako bailara guztietan, Ekialdeko herri guztietan, Nafarroan eta Euskal Herrian elkarlanean ibiltzeko garaia dugu, aldaketa politikoaren aldeko garaia. Aldaketa politikoa guztion artean eraiki behar dugu. Gure herri gehienetan, ari gara; herri bilguneak antolatu dira udalak aldatzeko proposamenak bilduz, parte hartzeko zubi ezberdinak sortu dira, hitzaldiak direla, herri galdeketak, herriko eragileekin birak... Herritar askok bertan parte hartzen ari gara, baina hala ere, gonbidapen zintzo bat egin nahiko genieke gure herriko emakume eta gizon guztiei bertan parte har dezaten. Guztiok beharrezkoak gara aldaketa politiko eta sozial hau gauzatu dadin.

Martxoaren 7an aldaketa politikoarekin konpromezua hartu dugun milaka lagun BECen elkartuko gara, munduari esateko Euskal Herri berria dagoeneko abian dela. Langileon Euskal Herri gorria; bailaren Euskal Herri berdea eta zelaien Euskal Herri gorri-horia, emakumeen eskubideen alde lan egiten duen Euskal Herri morea, eskubide politikoen Euskal Herri laranja, gazteok gure herri eta bailaretatik joan behar ez izateko Euskal HerriaInork ezin du zure lekua bete; inork ezin du zure konpromezua porturatu. Horregatik, gaur Nafarroako ekialdeko herritarrok deia luzatzen diegu gure bizilagun guztiei Martxoaren 7an BECera hurbil daitezen, guztion artean Euskal Herri berriaren jaiotza egin dezagun.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.