Koalizioak bere elkartasuna erakutsi du Faureciako langileekin, baita Iruñeko Emmsa eta Tuterako Basf enpresetako plantillekin ere. Koalizioak UPNren Gobernuari eskatu dio Burlatako Faurecia multinazionalaren jardueraren jarraitutasuna babesteko, baita bertan diharduten 189 langileren lanpostuak ere.

Zentzu horretan, EH Bilduk mozio bat sartu du Foru Parlamentuan gaur goizean bertan oposizioko indarrekin batera Gobernuari enpresa batzordearen eta FAURECIA y LEAR Corporation multinazionalaren artean bitartekotza egin dezala eskatuz, lantegiari bideragarritasun eta etorkizun industriala emateko xedez.

Era berean, EH Bilduk bere atxikimendua eman dio bihar Faureciaren alde antolatutako manifestazioari eta Gobernuari eskatu dio enpresa horien eta beren langileriaren jarraikortasuna bermatzeko konponbideak aztertu eta landu ditzala. Halaber, koalizioak salatu du Faureciaren kasuan, 2014ean 22milioi euroko etekinak izan zituela enpresak eta ez duela inolako inbertsiorik egin ez lantegia modernizatzeko eta ezta etorkizuneko bideragarritasuna bermatzeko.

Bestalde, EH Bilduk bere posizioa berretsi du eta Tuterako Reina Sofia laborategien lekualdatzea gelditzeko eskatu du eta laborategien unifikazioaren ideia berriz aztertzeko. Horregatik, bat egin du baita ere laborategien defentsan eta osasun publikoaren alde bihar Tuterako kaleak zeharkatuko dituen mobilizazioarekin.

Koalizioak nabarmendu du azken urteotan modu nabarmenean hazi diren la mobilizazioek eta protesta sozialek islatzen dutela Nafarroan zer nolako egoera sozioekonomiko larria ari diren atzean uzten sistema publikoan ematen ari diren murrizketa eta pribatizazio etengabeek eta lan eskubideen eremuan eman diren urraketa eta atzerakada larriek.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.