Pasa den otsailaren 6an EH Bilduk Ultzamako Biometanizazio Plantago minda baltsa, gainezka egitear zegoela ohartarazi zion Ingurugiro Departamentuan. Planta horren kudeaketa kaxkarraren beste eredu bat. Egoerari aurre egiteko eta baltsak hustutzeko, minda inguruetako soroetan barreiatzea okurritu zaio Ultzamako udalari, bere kudeaketa txarraren beste adibide argi bat.

Jarduera hau legez debekatuta dago garai euritsu honetan eta are gehiago inguruetako bideetatik barreiatuta. EH Bilduk Ingurugiro Departamentuaren aurrean gertaera hauek salatu ditu, argazki eta guzti, beharrezkoak diren neurriak har daitezela eskatuz. Udalak, ingurugiroa babesteko arduraz aritu behar dela uste dugu.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.