UPN, PSN, eta PP urduri daude, 80 egun eskas falta dira beren erregimenaren gainbehera ikusteko eta alferrik saiatzen ari dira erorketa gelditzen. Azken egunotan urduritasun horren fruitu diren EH Bilduren kontrako adierazpen eta akusazioak entzun ditugu.

Pasa den larunbatean EH Bilduk Nafarroaren aldaketarako 100 neurriak azaldu zituen. Nafarroan geldiezina den aldaketarako proposamenaren lerro nagusiak dira. Nafarroaren etorkizunera begira jartzen diren 100, gure gizartean aldaketa sakona suposatuko dutenak. Hiritarrek, eragile sozialek eta kaleek azken urteotan eskatu duten aldaketa nahia islatzen duen proiektua. Egoera honen aurrean, UPN, PSN eta PPren urduritasunak, erasoka erantzutera bultzatu ditu, geldiezina den aldaketa geratzeko asmoarekin.

EH Bilduk lanean jarraituko du datorren maiatzean hautetsontziek kaleak eskatzen duen aldaketa isla dezaten. Horretarako hiritar, talde eta eragileekin lanean jarraituko dugu, aldaketaren alde indarrak biltzeko asmoarekin.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.