Maiorga Ramirez, Xabi Lasa eta Bakartxo Ruiz parlamentari nafarrek, lurralde honek bizi duen une historikoa azaldu dute Gasteizko EH Bilgunean egin den hitzaldian. 80egun eskas falta dira foru hauteskundeetarako, eta orain, inoiz bainon gehiago, aldaketa gertu ikusten dute, "nork esanen zigun duela 10 urte, duela 5, horrelako egoera baten aurrean izanen ginela" adierazi du Bakartxo Ruizek bere hitzaldian.

Nafarroako egoera politiko eta sozialari buruzko hitzaldia, Maiorga Ramirezek UPN, PSN, eta PPren urteetako erregimenaren errepasoarekin hasi da. "UPNren erregimenaren kudeaketak, ondorio latzak izaten ari ditu nafar jendartearentzat, azken urteotan ikusten ari garen moduan" azaldu du Maiorgak Caja Navarra, Osasuna, porlanari lotutako diru xahutzeak Los Arcoseko zirkuitoa, Navarra Arena Pabillioian bezala; guzti hau "zerbitzu publikoak kaltetuz, pribatizazioak bultzatuz, gutxi batzuen negozioak hobestuz hiritarren gehiengoaren kaltetan" azaldu du Maiorgak.

"Legegintzaldi honetan erregimena kolokan jarri duen inflexio puntua gertatu da" azaldu du jarraian Bakartxo Ruiz parlamentariak, "kudeaketa kaskar honek bere ondorioak izan ditu eta hiritarrak kalera atera dira". Honela Bakartxo Ruizek azken urteotan izan dira manifestazio jendetsuak azaldu ditu Yolanda Barcina presidentaren dimisioa eskatuz edo ta bere gobernukideak diren Marta Vera eta José Iribasen kudeaketaren kontra, hezkuntza publikoaren defentsan izan diren protestak edo ta Osasun zerbitzu duinen aldeko aldarriak, ospitaletako sukaldeen pribatizazioaren aurrean gertatutakoak bezala; gogoratu ditu Ruizek. Kale bultzada honek, parlamentuan izan du bere islada. Bakartxok planteaturiko zentsura mozioa eta martxan jarritako ikerketa batzordeak azaldu ditu, hamaika mozio eta eskakizunekin batera. "Barcinaren gobernua, gutxiengoa izanik EH Bilduk parlamentuan egindako lanarengatik higadura, desgaste handia jasan du; kalean gizarteak erakutsi duen errefusarekin batera" bukatu du Ruizek.

Xabi Lasa parlamentaria etorkizunera begira jarri da, maiatzeko hauteskundeen ostean iritsiko den aldaketaren Nafarroara begira. "Aldaketa anitza izanen da, azken urteotan UPN, PP, eta PSN ren politiken kontra kalera irten garen guztion artean eraikia" azaldu du Lasak. Aldaketarako neurrien artean Nafarroaren erabakitze ahalmena azpimarratu du Xabi Lasak: "Nafarroako herritarrek erabaki behar dugu gure etorkizun politiko, social eta ekonomikoa, Madilgo inposaketen menpe egon gabe". Herritarrek protagonista izanen diren politika eredu berri batean murgiltzea izanen da gakoa. Gizartearen borondatea kontutan hartu gabe, ezin izango dira aurrera pausuak eman. Nafarroako etorkizuna aniztasunari lotuta izanen da, erregimenak kaltetutako zerbitzu publikoen berreskurapena eta indartzeari lotuta, Nafarroa osoan mugarik gabe euskeraz bizi ahal izatera lotuta eta politika neoliberalen ondorioz gaizki pasatzen ari direnei laguntza emango dieten politikei lotuta.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.