EH Bilduk bat egiten du bihar, Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, berdintasunaren alde egingo diren mobilizazio guztiekin eta, bereziki, dei egiten diegu Nafarroako herritar guztiei 13:00an, Iruñeko Gaztelu Plazatik, abiatuko den manifestazioan parte hartzera, pertsona guztiek eskubide guztiak izan ditzatela ozen eta irmo aldarrikatzera.

Bai Europatik eta baita Espainiako eta Nafarroako Gobernuetatik pertsonen oinarrizko eskubide eta askatasunen aldeko erasoak biderkatzen ari direnean, EH Bildutik, gure kezka larria eta gure elkartasuna erakutsi nahi dugu murrizketa sozial eta zibilak jasan dituzten pertsonekiko. Halaber, gure konpromiso argia adierazi nahi dugu arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka lanean jarraitzeko, bai erakundeetatik, eta baita kalean ere.

Ezinbestekoa da hezkuntza, kontzientziazio eta sentsibilizazio programak garatzea, gure gizartean, kolore guztiek eskubide eta eskubide guztiak izan ditzaten, pertsonak guztiek berdintasunean, errespetuan, zintzotasunean eta elkarbizitzan hezi, bizi, lan egin eta gozatu dezaten.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.