Aldaketa politiko eta soziala gauzatzeko premiak eta aukerak ezaugarritzen dute Nafarroako jendarteak bizi duen une historikoa. Orain arte indarrean egon diren kutur egiturak, jendarte mailakoak, ekonomikoak zein politikoak krisian daude. Herritarrak sakoneko aldaketak eskatzen dituzte; zeinen definizioan herritarrak beraiek protagonista izan nahi duten.

Aldaketa aroen berezko ezaugarria da eredu zahar eta berriaren arteko talka. Aldaketa testuinguru honetan kokatu behar dugu ere bai mundu mailan eta baita gure ingurune hurbilean ere giza eskubide, eskubide zibil eta politikoen inguruan ireki den eztabaida. Inolako zalantzarik gabe, eztabaida hau giltzarria da bestelako jendarte eredu baten definiziorako. Oinarri oinarrizkoa elkarbizitza demokratikoan, justizia sozialean eta bakean biziko den jendartea eraikitzeko.

Nafarroan, giza eskubide zein eskubide zibil eta politikoen eremuan gauzatu beharreko aldaketak gutxienez lau erronkei erantzun behar dio:

1/ Azken hamarkadetan pairatu dugun gatazka politikoaren zio eta ondorioen konponbide integrala ekarriko duen bake eta normalizazio politikorako prozesuaren garapena;

2/ Ekinbide politiko, sozial edo sindikalen jazarpenari amaiera emanen dion eredu politiko eta instituzionalaren osatzea; zeinean herritar guztien eskubide guztien babesa eta egikaritzea bermatuak egonen diren;

3/ Kriminaltasunari aurre egiteko ereduaren ber-hausnarketa; jendarteko sektore ahulenak zigortzen dituen eredua bazterrean utzi eta gatazka sozialen konponbiderako bestelako alternatibak proposatzeko;

4/ Barne aniztasuna kudeatzeko eta herrien arteko elkartasuna bideratzeko politika berriak garatzea; arrazismoari, xenofobiari eta era guztietako fundamentalismoari aurre eginez bakean eta demokrazian biziko den eredu berri bat eraikitzeko.

Tamalez, Espainiako Estatuan agintean dauden alderdi zein erakundeek egiten ari diren urratsak jendartearen eskaeren kontrako norabidea hartu dute. Baieztapen hau berresten dute, adibidez, Zigor Kodean sartu diren aldaketak, Hiritarren Segurtasunerako Lege berria (Mozal Legea), edota berriki onartu den 7/2014 Legeak (Europako Batasunaren baitan zigor aurrekarien inguruko informazioaren elkar-trukea zein ebazpen judizialak aintzat hartzeko prozedura arautzen dituen Legea). Neurri guzti horien ondorioa izaten ari da aldez aurretik eskubideen bermeen ikuspegitik oso murriztailea zen sistema guztiz onartezina den neurri bateraino narriatzen ari dela. Madrilen besteak beste PP, PSOE eta UPN alderdien babesarekin onartu berri den "Terrorismoaren aurkako Itunak" oinarrizko eskubideak urratzen dituzten salbuespeneko politiken betikotzea eta gogortzea ekarriko du.

Horregatik guztiagatik GIZA ESKUBIDEAK, KONPONBIDE DEMOKRATIKOA ETA BAKEAREN ALDEKO HITZARMENA sinatzen dugunok, konpromisoa hartzen dugu:

1- PP, PSOE eta UPN-k onartu berri duten "Terrorismoaren aurkako Ituna" atzera botatzeko; eta honekin batera martxan dauden Zigor Kodearen aldaketa eta Hiritarren Segurtasunerako Legea ere (Mozal Legea).

2- Giza Eskubideen urraketa ahalbidetzen duten salbuespeneko lege eta politika guztiak aldatzeko; beste batzuen artean Alderdien Legea, pertsonen inkomunikazioa baimentzen duen Legea, herri mobilizazioen jazarpenerako isun administratiboen erabilpena, Atzerritarrei buruzko legea, presoak sakabanatu eta urruntzeko politika, 7/2014 Legea eta Espetxe politika arautzen duen Lege Orokorra.

3- Bake eta Normalizaziorako prozesua bultzatzeko, 2014ko martxoan Foro Sozialak egin zuen bilkuran publiko egin zituen gomendioak bide orritzat hartuz.

4- Zigorra ardatz duen kultura gaindituko duen alternatibak eraikitzeko. Konfidantza jarriz, gizarteak berdintasunean oinarritutako politika sozialak eraiki eta aurrera eraman ahal izateko duen gaitasunean, euren gatazkei erantzun bat emateko; zigor zuzenbidea zein espetxeen erabilera ahalik eta gehien murriztuz.

5- Nafarroako jendartearen aniztasunaren kudeaketan politika aktiboak bultzatzeko; eta baita ere herrien arteko elkartasuna eta lankidetza ardatz izanen duten politika berriak garatzeko. Politika berri hauek arrazakeriari, xenofobiari eta era guztietako fundamentalismoei aurre egiteko modu eraginkorrena direla sinetsita.

SINATZAILEAK:

KALEA DENONA

SALHAKETA

SOS Arrazakeria

SASOIA

MARTES AL SOL

PARIS 365

LANGABEZIAN ETA PREKARIETATEAN DAUDEN PERTSONEN ELKARTEA

ERNAI

BILGUNE FEMINISTA

IKASLE ABERTZALEAK

ETXERAT

STEILAS

LAB

ELA

ESK

CGT

EHNE

ASKAPENA

ELEAK

CANDIDATURA CIUDADANA ARANZADI

EQUO

PODEMOS

EH BILDU

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.