Errepublikaren Eguna dugu gaur eta, zoritxarrez, egun honek urtero gogorarazten digu lan asko dagoela oraindik egiteko Nafarroako Memoria Historikoa berreskuratu eta biktima guztien aitortza bermatzeko bidean.

Berriki fusilatutako bost kideren arrastoak topatu dituzte Ezkaba mendian. Hain zuzen ere, Frankismo garaian Nafarroan fusilatuak izan ziren 3.452 pertsonen gorpuetako hainbat eta hainbat desagerturik jarraitzen dute gaur egun. Urteak aurrera joan dira baina Nafarroak zorra dauka oraindik fusilatutako pertsona horiekin, zelai eta bide-bazterretan lurperatuta segitzen duten 1.000 biktima ingururekin.

Ordua da UPNk gaiarekiko erakutsi duen axolagabekeriari amaiera emateko, gorrotoak eta bazterkeriak gainditu eta elkarbizitza eta begirunea sustatzeko. Aldaketaren Gobernuak aurrera pauso nabarmenak eman beharko ditu Nafarroko Memoria Historikoa bermatzeko eta errespetatzeko. EH Bildun borondate irmoa dugu bide horretan lan egiteko.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.